Adiskide maitemindua

Aurreko batean Bilbon izan nintzen, eta Herriak liburu dendatik irtendakoan, brausta!, aspaldiko lagun on batekin egin nuen topo. Kafetxe batean sartu ginen, eta lasai jarri, kontu kontari. Halako batean, aitortu zidan maiteminduta zegoela, txora-txora eginda neska batekin, bera baino dezente gazteagoa, eta orain asko ez dela ezagutua. Halako batean, esan nion: “konturatzen haiz emakumeak bezala ari garela hitz egiten, sakoneko sentimenduen gainean?”. “Bai, motel”, berak, “eta gustura sentitzen nauk horrela hitz egiten, guk ere badiagu-eta geure alderdi emea, eta nik, behintzat, neure egiten diat”. Baita nik ere.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 Responses to Adiskide maitemindua

  1. egilea: Patxi

    Joxe, nere ustez, alderdi hori ez da emeena, ez da gure alderdi emea. Gizonona, gure gurea ere bada. Beste kontu bat da erreprimitzen degun ala ez – zalantzarik gabe, askok bai – baina ez ukatu neri faborez alderdi hori!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Konforme, Patxi. Hitz egiteko modu bat da, adierazteko gure nortasunaren arlo bat emakumeek garatu dutena guk baino gehiago eta egokiago. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude