Varsavsky ere Euskadiko selekzioaren alde

Martin Varsavsky enpresario argentinarrak alderatu egin ditu bere blogean Argentinako selekzioa eta Espainiakoa, zergatik batak irabazi dituen bi munduko txapelketa eta besteak ezer ez. Bere ustez, Espainiaren kasuak badu zerikusirik estatu horren antolakuntzarekin eta bertan bici diren herriekin. Une batean, horrela dio:
Pero volviendo al fútbol, en España quizás lo que habría que hacer es aceptar que el fútbol es un “sentimiento” y si en Cataluña y el País Vasco el sentimiento es local ¿por qué no tener una selección vasca y una catalana como hay una galesa y una escocesa? El Reino Unido no parece menos unido por haber hecho esto.
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Varsavsky ere Euskadiko selekzioaren alde bidalketan

  1. marijo egilea: Desplazatua

    Euskal selekzioaren alde neuk ere egiten dut, baina Joxe, mundiala datorrela eta nire inguruan jendea aztoratuta dabilela ikusita, zer izango litzateke euskal selekzioak jokatzeko aukera izango balu?
    Zintzo diñotsut, nahiago dudala, medioek ematen duten ‘pelmada’k eraginda agian, ordezkaritzarik ez izatea.
    Hala ere, pentsatzen jarrita, Espainiak ez du final zortzirenak gaindituko Alemaniako Mundialean eta Euskal Selekzioak jokatuko balu, ezetz asmatu noren kontra galduko lukeen Espainiak?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude