Badator Musikaire

Aurten ere hementxe dago Musikaire, Udako Jaialdiak Elorrion. Larunbatean bertan abiatuko da, egitarau oparo batekin. Bertan gustuko ezer aurkitzen baduzue, etorri Elorriora. Ez zaizue damutuko.

Egitaraua

  • Ekainaren 17an, larunbata: The Clientele. Argiñeta auzoan. (22:30)
  • Ekainaren 24an, larunbata: Euskal kantu liriko berria. Elizan. (22:30)
  • Ekainaren 30ean, ostirala: Gelabert Psitt Psitt. Parkinean. (22:30)
  • Uztailaren 1ean, larunbata: Corsario-La barraca de Colón. Parkinean. (22:30)
  • Uztailaren 2an, igandea: Benito Lertxundi. Parkinean. (22:30)
  • Uztailaren 7an, ostirala: Racalmuto. Tola etxeko lorategian. (22:00)
  • Uztailaren 8an, larunbata: Aintzina. Gazeta auzoan. (22:30)
  • Uztailaren 9an, igandea: Los Zarabella-Patas pa arriba. (19:00)
  • Uztailaren 14an, ostirala: Makala band. San Jose ermitan. (22:30)
  • Uztailaren 15ean, larunbata: Balen Lopez de Munain. Lourdes ikastetxean. (22:30)
  • Uztailaren 16an, igandea: El negro y el flaco. Frontoian. (19:00)
  • Uztailaren 21ean, ostirala: Mac-Lari Increible. (22:30)
  • Uztailaren 22an, larunbata: San Petersburg Cello Ensemble. San Agustin elizan. (22:30)
  • Uztailaren 23an, igandea: La galera encantada-Pidopincho. Frontoian. (19:00)
  • Uztailaren 28an, ostirala: Lila Downs. Plazan. (22:30)
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ourmedia ikastokia

Ourmedia erakundeak, etxe globala baita hedabide lokal eta herritarrentzat, ikastoki bat ireki du Interneten, Learning Center delakoa, laguntzeko jendeari hedabide partehartzaileak erabiltzen. Hori lortzeko, irakatsiko du nola egin bideoblogak, pokastinak, gidoi digitalak eta bestelako hedabide sortu berriak. Horregatik, hor sartzen denak aurkituko ditu Bideo saila, Audio, Multimedia, Irudiak eta Testua.

Open Media Directory, berriz, biltoki handi bat da, eta hor audio eta bideo klipak aurki daitezke, baita musika zatiak ere, legez erabiltzeko modukoak edozein pokastin edo blogetan. Biak ere kontuan hartzeko baliabideak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Liburu bikaina

Gaur publizitate apur bat egin nahi diot lagun baten liburuari, Joxe Felix Diaz de Tuestak idatzitako Euskal Herria atzerritarren ahotan liburuari, eta horretarako erabiliko ditut Josemari Iturraldek joan den larunbatean Gara egunkariaren Mugalari gehigarrian idatzitako hitzak:
Liburu bikain eta baliagarri baten aurrean gaude. Euskal Herriko eskola eta ikastetxe guztiek ale bat gutxienik eduki behar lukete eskura, edozein unetan erabilgarri suerta ledin. Horrela, liburu honen laguntzaz, errazago litzaiguke berdintzea aurkariek gure kontra botatako edozein gezur, irain edota astakeria.
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ameriketara joan nintzen…

Aurten 25 urte beteko dira Bego eta biok Ameriketara joan ginenetik, Ameriketako Estatu Batuetara. Ingelesa ikasi nahi genuen, eta mundua apur bat ikusi. Urtebeterako aldendu ginen, baina handik bost urtera itzuli gu.

powered by ODEO

Boisen bizi izan ginen ia urtebetez, Idaho estatuan. Vancouverrera joan ginen gero, Kanadara, eta han urtebete eta erdi egin genuen. Beste horrenbeste Ottawan, Kanadako hiriburuan.

Handik Israelera, Imanol Berriatuaren arrastoan. Han bost hilabete eta erdi egin genuen kibutz batean, egun erdiz lan egiten eta beste erdiz hebreera ikasten. Etxeratzeko dirua behar eta, beste hilabete bat egin genuen moshav batean lan egiten, kooperatiba moduko nekazari herriska batean, Negev basamortuan.

Autobusez irten ginen Euskal Herritik, 1981eko irailean, eta trenez itzuli ginen bost urte geroago, 1986ko uztailean, Egipton ere ibili eta gero. Esperientzia ahaztezina guretzat. Hortxe dituzue gure bidaia handiaren zenbait erakusgarri, IKTeroek emandako ideia bati esker eta PictureTrail programa erabilita.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Nola banatzen den publizitatearen dirua

Enric Pujadas Bassat Ogilvy enpresako lehendakariak hainbat arrasto eman ditu “El País”:http://tinyurl.com/nek8t digitalen egindako elkarrizketan, nola banatzen diren publizitateari eskainitako diruak:
Publizitate inbertsioak banatzerakoan telebistak oraindik ere hartzen du diru horren %44, Internetek %2, zineari eskainitako ehuneko berdina; hala ere, erabiltzaileek eskaintzen diote Interneti beren denboraren %20, irratiari, ordea, %26 eta eguneroko prentsa idatziari %5,5.

Zerbait aldatzen ari da, ezta?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

HUHEZI Tagzanian

tagzaniapaste
HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea) map – Tagzania

Aprobetxaturik Tagzaniak argazkiak ere txertatzen dituela mapekin batera, egokitu egin dut HUHEZIren inguruko mapa, eta sartu dizkiot hiru argazki, berez eskegita daudenak Flickr zerbitzuan: eraikin klasikoa kanpotik ikusita, bertako klaustroa eta Dorleta eraikina. Horrekin, eta zenbait azalpenekin nola iritsi HUHEZIraino, osatuagoa geratzen da mapa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Varsavsky ere Euskadiko selekzioaren alde

Martin Varsavsky enpresario argentinarrak alderatu egin ditu bere blogean Argentinako selekzioa eta Espainiakoa, zergatik batak irabazi dituen bi munduko txapelketa eta besteak ezer ez. Bere ustez, Espainiaren kasuak badu zerikusirik estatu horren antolakuntzarekin eta bertan bici diren herriekin. Une batean, horrela dio:
Pero volviendo al fútbol, en España quizás lo que habría que hacer es aceptar que el fútbol es un “sentimiento” y si en Cataluña y el País Vasco el sentimiento es local ¿por qué no tener una selección vasca y una catalana como hay una galesa y una escocesa? El Reino Unido no parece menos unido por haber hecho esto.
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Flicktion

Flickr zerbitzuak arrakasta handia izan du munduan eta, hori dela eta, jendeak gero eta arlo gehiagotan erabiltzen du. Adibidez, idazkuntza lantzeko. Hortxe duzue Flicktion. Berez, Flicktion etiketa baten izena da, baina etiketa hori darabiltenek argazkiak baliatzen dituzte fikzioa lantzeko.

Irakasleek hortxe dute beste baliabide bat idazkuntza lantzeko ikasleekin, Flickr-ekin batera, noski.

Horra hiru adibide, hirurak ingelesez:

Hiru adibide

Noiz ikusiko dugu fikzioa euskaraz idatzita Flicktionen?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Ni ere dopinaren eraginpean?

Harrituta nago zein denbora laburrean iritsi naizen 40 minutu egitera lasterka. Igartzen dut, gainera, ondo noala, estuasunik gabe. Nago ez ote den Prednisonaren eragina, bestela nola ulertu hilabete eta erdian iritsi izana maila horretara hiru urte eta erdi igarota ezer egin gabe? Patxi Lurra lagunari galdetu behar diot ea Prednisonak izan lezakeen dopinaren antzeko eraginik.
Lasterka egiteak, bestalde, izan bide du bestelako eraginik nigan. Inoiz baino Prednisona gutxiago hartzen ari naiz, baina, aurrekoetan ez bezala, oraingoz ez dut ageriko arazorik izan. Badirudi lasterka egiteak behartzen duela nire gorputza kortikoide horiek berez errazago sortzera lehen baino.

Horrela balitz, arineketa egiteak mesede hirukoitza eragingo lidake: sasoian jartzea, prednisona kentzerakoan arazorik ez izatea eta hezurrak indartzea, ezinbestekoa aurre egiteko osteoporosiari, zeina prednisona denbora luzez hartzeak eragiten baitu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Euriya Jurado

Protagonistas irratsaioan gertatu zen, orain urte dezente. Luis del Olmo programa zuzendariak Rocio Jurado elkarrizketatu berri zuen, hurrengo gonbidatua eseri zenean mahai biribilean, Juan Mari Bandres, senatari donostiarra. Bata sartu eta bestea irten bitartean, elkarrizketa hau gertatu zen:

—Dínos, Juan Mari, ¿cómo se diría Rocío en euskera?

—Ya sabes, Luis, que ésa es una de mis asignaturas pendientes, el euskera, y no se cómo se dice rocío en euskera. Pero sí se que a la lluvia se le llama euriya.

—Muy bien, pues así despediremos a nuestra gran estrella de Chipiona, Euriya Jurado, nuestra gran Rocío.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin