A zer zartakoa!

Ostia galanta, bai, atzo iluntzean hartu nuena etxeko eskilarak jaisten. Mirenen atzetik nindoan, esku bietan zabor poltsa banarekin, ahaleginak egiten etxeko giltzak zorroan sartzeko. Ezin hainbeste gauzarekin, antza, eta, halako batean, giltzak jausi, eta ni haien atzetik.

Zartako izugarria sentitu nuen mokorraren ezker aldean, atzean. Arnas barik geratu nintzen, pentsatuta, gainera, hezur bat apurtu nuela. Miren iritsi eta segapotoa joka hastea, dena bat. Jaiki nintzen, hala ere, eta oinez hasi, Lazaro baten antzera.

Oheratu aurretik, supositorio bat Voltarem hartu nuen, hanturen aurkako bat, eta, horri esker, apur bat hobeto jaiki naiz gaur.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Nor ote itsaslapurra?

“Playa de Bakio” arrainontzia eta bere eskifaia libre daude, eta pozten naiz. Itsaslapurrek dirua eskatu zuten haiek askatzearen truke, eta badirudi ordaindu egin zaiela diru kopuru bat, haiekin negoziatuta.

Bahiketa horretan bi kontuk piztu dute nire arreta. Bat: bahitzaileak urruti bizi badira, kasu honetan bezala, ez dago arazorik haiekin negoziatzeko, helburu gorena lortze aldera, alegia, bahituak onik askatzea. Ordea, bahitzaileak ETAkoak baldin badira, orduan ez dago negoziatzerik, “terroristekin ez delako negoziatzen”.

Bi: Oskar Epeldek Somalia inguruetatik ETBn egindako kroniken arabera, hango zenbait jendek uste du Mendebaldeko arrantzu konpainiak direla itsaslapurrak, beraien itsas ondarea bidegabe ebasten ari direlako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

8. probintzia, 31. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 31. saioa. 2008ko apirilaren 27an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Saio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu:

boomp3.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Gose

Gose

Atzo Gose taldea izan genuen HUHEZIn, Literatura Astearen barruan. Izugarri gustatu zitzaidan: berritzailea, alaia, erakargarria, aberatsa… Arriskatu egin dute bide horretan, baina iruditzen zait gauzak oso ondo egiten ari direla. Chapeau! (Argazkia: Amaia Pavon).

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Gaurko miraria

Urtean behin-edo gertatzen da, eta gaur izan da egun horietako bat: Elorriotik Mondragoeraino kamioi bat bera ere ikusi barik etorri naiz, erraz eta eroso. A zer pagotxa!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Amarenean aurkitutakoak

Fueros Fueris…

Joan den larunbatean ama zenaren etxean izan ginen, hango ganbara garbitzen. Eta lan horretan ari ginela, aldizkari batzuk aurkitu genituen, Garaia aldizkariaren ale zaharrak, eta Zeruko Argiako orrialde hautatuak.

Garaia aldizkarian atentzioa eman zidaten Juan Antonio Letamendiaren marrazkiek, Fits ezizenarekin sinatuak. Beste batean, Inma Ezkiaga eta biok agertzen gara, biok Martutenen sartu gintuztean.

Horiekin batera, ESB alderdiaren bi iragarki aurkitu nituen, 1977an Zeruko Argian argitaratuak, bata Kongresurako eta bestea Senaturako hautagaien zerrendekin. Bitxiak iruditu zaizkit, eta Flickr-era igo ditut.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Nire irakurgaiak Berrian

Berria egunkariak 5 urte beteko ditu aurten. Hori dela-eta, pentsatu dut Berriak berak eskertuko duela jakitea jendeak zer irakurtzen duen gehien euskarazko egunkarian.

Berria digitala
Aitortu beharra dut oso gutxitan sartzen naizela Berria egunkariaren bertsio digitalean. Ez zait gustatzen zelan dagoen antolatuta, eta letratipoa oso eskasa iruditzen zait, txikiegia.

Berria paperean
Egunero jasotzen dugu Berria etxean. Lanera irten orduko, atean izaten dugu, zain. Boltsan sartu, eta aldean eramaten dut nirekin, baina, askotan, ohera joan aurretik konturatzen naiz irakurri ere ez dudala egin. Eta irakurtzen dudanean, zer irakurtzen dut?

  • Azala beti irakurtzen dut, goitik behera.
  • Anjel Lertxundiren zutabea.
  • Urtzi Urrutikoetxearen zutabea, igandeetan.
  • Imanol Muruaren artikuluak.
  • Zaldieroren marrazkiak.
  • Kirmen Uriberen zutabea.
  • Zibergela.
  • Alberto Barandiaranen artikuluak.
  • Literaturari buruzko informazioak.
  • Zakilixuten abenturak.

Horiek fijo samarrak izaten dira. Horiez gain, irakurtzen ditut beste gauza batzuk, egunaren eta gaiaren arabera. Oro har, esango nuke egunkariaren %5-edo irakurtzen dudala.

Eta zuk, zer irakurtzen duzu Berria egunkarian?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Zerain 2.0

Atzo txango bat egin genuen Goierri aldera, Zerainera hain justu, ikustera joan ginen-eta hango parke kulturala. Bi toki ikusi genituen bereziki, Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako meategiak, zein baino zein interesgarriagoa.

Eguraldia ere alde izan genuen, eta aprobetxatu egin genuen bertan bazkaltzeko, Mandioan, babarrunak bedeinkazio guztiekin, gozoak. Erreserba guztiak Internetez egin genituen, Zerain.com webgunean, bat ere arazo barik.

Txangoari bukaera emateko, Seguran paseatu genuen, Beasainera egin genuen gero, Igartza Olea ingurura, eta handik Ezkiora, Igartubeiti baserrira. Berau kanpotik ikusi, eta etxera. Erabat gomendagarria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

8. probintzia, 30. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 30. saioa. 2008ko apirilaren 20an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Saio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu:

boomp3.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Zuhurtasuna posta elektronikoarekin

Nonbaiten irakurri dut gutun garrantzitsuak bidali barik gorde behar direla egun batez behintzat, argi eta garbi ikusi arte izan ditzakeen ondorio guztiak. Begitatzen zait berdin jokatu beharko genukeela mezu garrantzitsuekin, posta elektronikoan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina