Hiru belaunaldi

Hiru kantari handi

Joan den asteartean Xabier Lete eta Fermin Muguruza izan genituen fakultatean, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko graduondokoan. Zoritxarrez, Xabier Leteri ordu erdiz entzun nion soilik, eta Fermin Muguruzari ezta hori ere.

Hala ere, gogoan izango dut luzez Eñaut Elorrietak Xabier Leteri egin zion aurkezpena, bere etxean Xabierren poesiak eta abestiek eragin handia izan bide baitzuten. Amaieran, eta abisu barik, Eñaut Izarren Hautsa hasi zen kantatzen, a capella, Xabier aurrez aurre zeukala, eta gu denok adi-adi. Oilo ipurdia egin zitzaidan omenaldi hunkigarri hartan. Uste dut beste guztiak ere halaxe zeudela, hunkituta, eta, bukatutakoan, txalo zaparrada beroa eskaini genien biei ala biei.

(Argazkia: Edurne Balzategi)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Hiru belaunaldi-ri

  1. egilea: manu

    Handia da Xabier Lete, handia da ere Fermin Muguruza. Baina Ken7 talde txatxuaren kantaria horien ondoan jartzen atrebitzea ere…

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Hiruretatik bik ibilbide luzea dute, Manu, zuk aipatu dituzunak. Hirugarrena gazteagoa da, eta hasi da bere marka uzten. Niri, behintzat, izugarri gustatzen zait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude