Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Eta hileta zibila nahi dugunok?

Ez dut presarik, baina hiltzen naizenean hileta zibila nahi dut neuretzat. Hala ere, Elorrion —eta herri askotan, Eibarren izan ezik, beharbada—, ez dago azpiegiturarik horrelako zeremoniak txukun egiteko. Zerbait egin beharko dugu egoera konpontzeko. Udalarekin hitz egin, eta baita ehorztetxeekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Amaren errautsak

Atzo amaren errautsak zabaldu genituen Esteñibar baserrian, Elorrion, zehatzago esateko, intxaurrondo gazte baten ondoan, eguerdian bertan sartu genuena, eta olibondo gazte baten inguruan, orain dela gutxi sartutakoa. Amak izugarri maite zituen Esteñibar eta hango inguruak. Horregatik aukeratu genuen leku hura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

8. probintzia, 21. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 21. saioa. 2008ko otsailaren 10ean egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Ikasys proiektua eta zazpi@2007 lehiaketa. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Teknopataren txokoa eta Periferiatik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Zenbat informazio jasotzen dugu egunero?

Orain urtebete pasatxo, 2006ko azaroaren 30ean, The Economist aldizkariak horrela erantzun zion izenburuko galderari: Jendeak irakurtzen du 10 MB inguru material egunero, entzuten du 400 MB egunero eta ikusten du 1 MB informazio segundoro.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Mikro-ospea

Mikro-ospea fenomeno nahiko berria da Web 2.0 hedabideetan, eta hor pertsona bat izan daiteke izugarri ezaguna, ez milioika lagunen artean, Madonna izan daitekeen bezala, baizik eta talde txiki batean —milaka lagun edo dozena batzuen artean. Blog bat baldin baduzu, edo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Mitxel Kaltzakorta: euskara komunikagarriagoa

Laguna eta lankidea dut Mitxel Kaltzakorta. Ostiralean bere azken liburuaren ale bat oparitu zidan, Prosa komunikagarriago egiten. Pozik ikusi nuen Mitxel, eta izugarri poztu nintzen beragatik, badakit-eta zelako lan handia egin behar izan duen liburu hau esku artean ikusi bitartean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

8. probintzia, 20. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 20. saioa. 2008ko otsailaren 3an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakHogeigarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu: Zer den Web 2.0. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Koldo Amestoy kondalari eta Azpi. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Aita-semeen balentriak

Lagun on batek bidali dit bideo hau. Hunkitu egin nau, benetan. Bertan Dick eta Rick Hoyt aita-semeak agertzen dira, Australiako Ironman  lasterketa gogorra egiten. Kontua da Rick semeak burmuineko paralisia duela, eta ezin duela mugitu; aitak eraman zuen bide osoan: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Erromako gizonen musuak

Axularren hitzak dira ondorengoak. Ez dakit kontakizun hau zenbateraino den egia, baina ederki erakusten du gure abadearen mundu ikuskera: Lehenago Erromako emazteek ez zuten bat ere arnorik edaten. Zeren bertzerentzat ere itsusi da sobera edatea, baina emazteentzat are itsusiago eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Rodrigo, Pelayo eta Espainia zaharmindua

Jakin nuenean lehen biloba Rodrigo izendatu zuela, ez nion garrantzirik eman. Ordea, irakurri dudanean bigarrenari Pelayo jarri diola, garbi ikusi dut José María Aznar bere familian bertan proiektatzen ari dela bere fantasia Errekonkista zalea. Musulmanen kontrako tema horretan, bi izen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin