Rodrigo, Pelayo eta Espainia zaharmindua

Jakin nuenean lehen biloba Rodrigo izendatu zuela, ez nion garrantzirik eman. Ordea, irakurri dudanean bigarrenari Pelayo jarri diola, garbi ikusi dut José María Aznar bere familian bertan proiektatzen ari dela bere fantasia Errekonkista zalea.

Musulmanen kontrako tema horretan, bi izen aukeratu ditu bere kumeentzat, Erdi Aroko bi jauntxoren izenetan inspirazio hartuta (Rodrigo Díaz de Vivar, El Cid, eta Don Pelayo), zeinak historiografia frankistak  heroitzat erabili baitzituen mairuen kontrako gudu mitifikatuan, eta sinbolotzat ustezko Espainia batu, handi eta librean.

Zein izango da hurrengoa, hirugarrenik baldin badu?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

6 erantzun Rodrigo, Pelayo eta Espainia zaharmindua-ri

  1. egilea: Luistxo

    Entzuna dut Adolfo Suarez duke guztiz ohoretuak anaia bat duela Benito izenekoa. Ez dut datua konfirmatzerik izan, dena den.

  2. egilea: Peru

    Neskatoa bada, Jimena, jakina.

  3. egilea: Nola bestela

    Inongo zalantza barik, neska bada Agustina (Aragoikoaren omenez). Pitilinduna izatekotan Emilio (Mola jen erala gogoan).

  4. egilea: ainho

    Zuzenketa txikitxo bat (badakit ez dela oso garrantzitsua baina tira): Hiru dira Aznarren bilobak… zaharrena Alejandro (aita bezala), Rodrigo ta Pelayo. 

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Ainho! Uste nuen bi zirela. Robert Kennedyren bidetik baldin badoaz, zakukada bat izen beharko dute frankismoaren santoraletik jasotakoak: Jimena, Agustina, Viriato…

  6. egilea: patxi lurra

    Laugarren bat edukiz gero, mutikoa baldin  bada akaso Baltasar izan zitekeen, kutsu garaikideagoa emoteko, gaur egungo epaile-superheroiaren omenez. Neskatoa izanez gero, zalantza barik Agustina, nola bestela?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude