Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Jendetzaren jakituria

Googlek aldatu egin du informazioa bilatzeko modua. Orain, Page Rank formula dela-eta informazio esanguratsua da beste batzuentzat informazio esanguratsua dena. Bestela esanda, webgune bat edo web orri bat esanguratsuak izango dira, baldin eta jende askok loturak egiten baditu gune horietara, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

ETBn ere, filmak jatorrizko bertsioan

Joan den ostirala ezkero, ETB2n ere ikus ditzaket filmak jatorrizko bertsioan, Lurreko Telebista Digitala erabilita. Bezperan idatzi nuen ETBn ezin nituela filmak jatorrizko bertsioan ikusi. Ostiralean, berriz, etxera iritsi, telebista piztu, eta Paul Newman aktore hil berriaren film bat ikusi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Euskal blogosferaz Legazpin

Atzo arratsaldean Legazpin izan nintzen, mahai inguru batean, ZingiZango euskara elkarteak gonbidatuta, euskal blogosferaz hitz egiten, Luistxo Fernandez eta Haritz Rodriguezekin batera. Aurretik banuen Haritzen berri, baina atzo ezagutu nuen aurrez aurre: gaztea da, patxada handikoa, eta gauzak oso argi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

ETBren jokaera murriztailea

Etxean Lurreko Telebista Digitala dugunetik, kanal gehienetan aukera dugu filmak jatorrizko hizkuntzan entzuteko. Salbu Euskal Telebistan. Ez lehen kanalak, ez eta bigarrenak ere, inoiz ez dute eskaintzen aukera hori. Zergatik ote?

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Glosategia Komunikazioaren gainean

Hona hemen beste glosategi bat, Glosategia Komunikazioaren gainean, aurrekoa baino askoz ere osoagoa, izan ere, Tipografiaren gainekoa hemen txertatuta baitago. Glosategi honen edukiak irekiak dira. Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateko irakasle talde batek egin dugu glosategi hau, Informazioa eta Komunikazioa departamendukoak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Welcome back!

Atzo lehendabizikoz, eskola eman nuen ingelesez. Nire aurrean 30 ikasle inguru, denak euskaldunak, eta beste bi Erasmus egitasmokoak, Herberehetatik etorritakoak. Gaia: Digital Journalism, kazetaritza digitala. Ikasgelan sartu aurretik, beldur nintzan nigatik –mailarik emango ote nuen–, eta ikasleengatik –eurek ere maila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Ariketa bat ikasleentzat

View Larger Map Gaur hasiko naiz Digital Journalism ikasgaia ematen Ikus-entzunezko Komunikazioaren bigarren mailan, tartean Erasmus ikasleak ere ditugula. Ariketa bat prestatu diet dibertimento moduan: ikasle bakoitzak azaldu beharko du bere herria, Google Maps erabilita, zehazkiago esanda, Mymaps aplikazioa erabilita. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gaixotasunak jakinarazi, bai ala ez?

Sergey Brin Google enpresako sortzailetariko batek jakinarazi berri du LRRK2 genearen mutazio bat daramala, eta horrek, seguruenik, ekarriko diola probabilitate gehiago Parkinson gaitza hartzeko. Aditu asko zur eta lur geratu dira, asmatu ezinik Brinek zergatik egin duen publiko kontu hori. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Blogariok, nagiago?

Euskadi Irratian entzun nuen atzo, behin oporrak amaituta, blog asko geldirik daudela, lozorroan moduan. Blogariok alpertu ote gara? Nik ere ez dut egunero idatzi behin 2008-2009 ikasturtea hasita. Baina ez nabil alpertuta. Prestatzen nabil beste proiektu bat, glosategi bat komunikazioaz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Glosategi bat tipografiaz

Egun hauetan glosategi bat osatzen ibili naiz, tipografiaren gainean. Horretarako, hiru erreferentzia erabili ditut: ESNAL, Pello & ZUBIMENDI, Joxe Ramon (1993): Idazkera-liburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia. Gasteiz. BERRIA (2006): Estilo liburua. Berria. Andoain. WILLIAMS, Robin (1994): How to boss your … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin