ETBren jokaera murriztailea

Etxean Lurreko Telebista Digitala dugunetik, kanal gehienetan aukera dugu filmak jatorrizko hizkuntzan entzuteko. Salbu Euskal Telebistan. Ez lehen kanalak, ez eta bigarrenak ere, inoiz ez dute eskaintzen aukera hori. Zergatik ote?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 erantzun ETBren jokaera murriztailea-ri

  1. egilea: Txopi

    Nik betiko telebista daukat (aireko uhinekin dabilena) eta hizkuntza aldatzeko aukera ematen didaten kanal bakarrak EiTBkoak dira. ETB1eko marrazki bizidunak jatorrizko hizkuntzan entzun ditzaket eta ETB2ko filme eta telesailak ere bai.

    Hori ere zergatik ote den ere ezin dizut esan, ez bait dakit zein teknologiari esker gertatzen den hori. Inork ba al daki Joxeri gertatzen zaiona eta niri gertatzen zaidana zergatik diren?

  2. egilea: Gari

    Txopi Bilbon biziko da ziurrenez. Hiri horietan emisioak estereoan eman izan dituzte kanal askok. Telebista egokia baldin baduzu, kanal batetik hizkuntza bat dator eta bestetik beste kanal bat.

    Nere amaginarreba Gasteizen bizi da eta telebista zaharra zutenez, askotan errore tekniko bat zela eta, bi ahotsak entzuten zituen, orijinala eta bikoiztutakoa.

    Garai batean pentsatu zen estereo kontu hau herri guztietara zabalduko zela, baina digitala zetorrela ikusi zenean, ez zen moldaketarik egin herrietako repetidoreetan.

    Orain, Joxek zergatik ez duen jasotzen hizkuntza orijinalean, misterioa da, baina ziurrenez norbaiten utzikeriagatik izango da. Izan ere, Txopik dioen moduan ETBk betidanik eman ditu bi aukerak (aukera zegoen tokietan)

  3. egilea: Txopi

    Zuzen zaude Gari, Bilbo metropolitarrean bizi naiz.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker bioi azalpenengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude