Glosategia Komunikazioaren gainean

Glosategiaren logoa
Hona hemen beste glosategi bat, Glosategia Komunikazioaren gainean, aurrekoa baino askoz ere osoagoa, izan ere, Tipografiaren gainekoa hemen txertatuta baitago. Glosategi honen edukiak irekiak dira.

Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateko irakasle talde batek egin dugu glosategi hau, Informazioa eta Komunikazioa departamendukoak, eta hor jasoko ditugu jakintza arlo horretan gehien erabiltzen diren hitzak, atal hauetan banatuta:

  • Diseinua
  • Ikus-entzunezkoak
  • Informatika
  • Internet
  • Kazetaritza
  • Komunikazioa
  • Komunikazio korporatiboa
  • Tipografia

Glosategi bat izan arren, oso erraza da bertan nabigatzea, wiki hau hiztegi baten moduan antolatuta baitago, alfabetoaren hurrenkeran, eta erabiltzaileak orri guztietan izango baitu aukera nahi duen letran klik egiteko.

Uste dugu glosategi hau baliabide interesgarria izango dela Komunikazioaren inguruan dabiltzan irakasle, ikasle zein profesionalentzat.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 Responses to Glosategia Komunikazioaren gainean

  1. egilea: Gari

    Ederra, Joxe!

    Zorionak! ez dakit sareratzea asko kostatu zaizuen, baina benetan merezi zuen. Aupa zuek!

    Bide batez seguru wikien jarraitzaileak sortu dituzuela Huhezin!

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Gari. Sareratzea nahiko erraza izan da, PBwiki oso intuitiboa delako. Denbora gehiago behar izan dugu hasierako edukia sartzeko. Hemendik aurrera, dena errazago joango da.

  3. egilea: Juanjo Brizuela

    Ideia ona, benetan…
    Zorionak!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude