Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Amaitu dira luzamenduak

Zoragarria iruditu zaizkit gaur Berria egunkariak azalean dakartzan argazki nagusia eta beronen oina. Bertan dantzariak agertzen dira Arbizelai inguruko zubibidearen ondoan, luzatze ariketak egiten, Arrasate-Eskoriatza autobide zatia inauguratu aurretik. Argazki oinak (“Amaitu dira luzamenduak” izenburuarekin hasten da) modu paregabean lotzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Donostiatik bueltan, unatuta

Asteazkenean oso nekatuta iritsi nintzen Donostiatik. Bertan, jardunaldi batzuetan parte hartu genuen (Etika, humanismoa eta zientziari buruzko elkarrizketak), azken saioa baitzen gurea: “Oinazea kontatu, oinazez kontatu”, hausnarketa bat oinazearen eta gaixotasunaren gainean. Anjel Lertxundi hasi zen, eta nik amaitu nuen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Oinazea kontatu, oinazez kontatu

Gaur arratsaldean hitzordua dut Donostian, bertan parte hartuko baitut elkarrizketa batean Anjel Lertxundirekin —Oinazea kontatu, oinazez kontatu—, Jaime Otamendi moderatzaile dugula. Gaixotasunaren inguruan egingo dugu berba. Anjel Lertxundik aztertuko du literaturak zelan kontatu duen sufrimendua XX. mendean. Nik, berriz, neure … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Kantabrian, neba-arrebekin

San Isidro eguna beti izaten dugu gogoan, gure auzoko jaiak baitira, Musakola auzokoak, Mondragoen. Egun seinalatu horretan, bost neba-arrebok autoak hartu, eta Kantabriara egin genuen, gure senar-emazteon konpainian, asteburua elkarrekin igaro nahi genuen-eta. Villacarriedon hartu genuen ostatu, Soñanes jauregian, 1719an … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Zelan argitaratu zure bloga Kindlen

Amazonek Kindle Publishing for Blogs egitasmoa kaleratu berri du. Horren bidez, edozeinek jar dezake bere bloga irakurgai Kindle irakurgailu digitalean. Horretarako, hainbat pauso egin behar dira: Kontu bat egin egitasmo horretan; ez du balio Amazonen kontu bat izateak. Amerikarra ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Gau luzea

Uste nuen ez nuela agoantatuko partida osoa, atzo iluntzean Athleticek eta Barçak Valentzian jokatutakoa, gaur betiko moduan jaiki behar nintzelako, baina iltzatuta egon nintzen telebistaren aurrean, ordenagailua altzoan nuela. Ondo hasi zen Athletic, presionatzen eta gola goiz eginda, baina poliki-poliki, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Jendeak nahi duena esango du

Liburua esku artean nuela, begiratzen hasi nintzen barruko orrialdeetan, eta kontakizun labur baten hasierak eman zidan atentzioa: “Jendeak nahi duena esango du, baina nik ez dut sinesten Mathilde Samodeski andrea bihotzekoak jota hil denik.” Hasiera zoragarria iruditu zitzaidan. Beste ipuinen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Elhuyar aldizkari berritua, bikaina

Atzo esku artean izan nuen Elhuyar aldizkariaren azken alea, erabat birdiseinatua. Egia esan, oso itxura ona hartu nion diseinu berriari: argia eta dotorea iruditu zitzaidan. Tipografia dotorea du, irakurterraza, espazio zuri ederrak ditu, ondo jokatzen du argazkiekin, eta informazioa, oro … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Beatrix Potter

Larunbat gauean Miss Potter filma ikusi nuen etxean, Beatrix Potter idazle britainiarraren biografia, Renée Zellweger aktoreak antzeztuta. Jakin-mina nuen Beatrix Potter-en gainean, Miren txikia zela hainbat istorio irakurri baikenituen harenak, zein baino zein politagoa. Gustura ikusi nuen filma, bertan argi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gau berezia

Herenegun, Chelsea eta Barça futbol taldeek hasi zutenean itzuliko partidaren bigarren zatia, Bego eta biok Tangerrera joan ginen, gure auzoko aspaldiko taberna batera. Jende ezagunez beteta zegoen: Juan Mari, Iñaki, Balen, Ramon…, batzuk afaltzen, besteak tragoa hartzen, baina denak pantailari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina