Oinazea kontatu, oinazez kontatu

Elkarrizketak DonostianGaur arratsaldean hitzordua dut Donostian, bertan parte hartuko baitut elkarrizketa batean Anjel Lertxundirekin —Oinazea kontatu, oinazez kontatu—, Jaime Otamendi moderatzaile dugula.

Gaixotasunaren inguruan egingo dugu berba. Anjel Lertxundik aztertuko du literaturak zelan kontatu duen sufrimendua XX. mendean. Nik, berriz, neure esperientziaren berri emango dut, zelan bizi izan nuen minbizia.

Mahai-ingurua arratsaldeko 19:30ean hasiko da, euskaraz, Gipuzkoako Foru Aldundian, Tronu aretoan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 Responses to Oinazea kontatu, oinazez kontatu

  1. egilea: txerra

    Izena aldatu dizute kartelean, ezta?

  2. egilea: iturri

    Gustura entzun ditugu Anjel eta Joxe(an)ek esateko zutena.

    Eskerrik asko, Joxe.

    Berriz ere.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Bai, kartelean izena aldatu didate, Txerra. Ez dakit zergatik den, baina telefonoz hitz egiterakoan, hainbat jende hasten zait Josean esaten. Izango da liaçon horietako bat sortuko delako Joxe eta Aranzabal abizenaren hasieraren artean. Dena dela, aurkezpenetan ondo erabili zuten izena. 😉

    Pozten naiz, Mikel, gustura egon bazinen guri entzuten. Ni ere gustura egon nintzen, baina pare bat unetan estutu ere estutu nintzen, zazpi urte igaro diren arren, oraindik ere emozioak azaleratu egiten zaizkidalako, atzo bezala. Gustura itzuli nintzen etxera, baina hustuta. Bazirudien nire indarrak Tronu aretoan geratu zirela, nirekin etorri barik. Gaur atseden hartzeko aprobetxatuko dut.

    Gaurko prentsan, DV egunkarian agertu da kronika bat. Baita Noticias de Gipuzkoan ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude