Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Dorleta Azkarate

Atzo lagun on bat agurtu genuen Elorrion: Dorleta Azkarate gaztea. Minbiziak eraman du Dorleta, hainbat eraso eginda. Hark kemen handiz egin zien aurre oldar guztiei, baita azkenari ere. Neska miresgarria zen. Maitasunez gogoratuko zaitugu, Dorleta. Horren froga, Jabi Artarazek Flickr-en … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Twitter hizpide

Atzo Eibarren izan nintzen, CodeSyntax enpresak antolatutako jardunaldi batean, Hedabideak eta sare-sozialak bidegurutzean. Bertan, Twitter izan nuen hizpide, beste bi hizlarirekin batera: Iban Arantzabal eta Luistxo Fernandez. Azken honek baina, Umap aurkeztu zuen, Twitter-etik abiatuta. Jende dezente elkartu ginen jardunaldian, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Guardian, Errioxan

Asteburu honetan Guardian izan gara Aranzabal neba-arrebak, Arabako Errioxan, gure senar-emazteekin batera. Eta bisitatu ditugu txikitan bizi izandako tokiak, ibilitako lekuak eta mirestutako parajeak, zeren txikiak ginela hasi baikinen Guardiara joaten, bertan uda pasatzera, gure gurasoek uste baitzuten leku egokia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Txantxibiri kalea, berritze-lanetan

Hainbeste urte igarota, azkenean egia bihurtu da Txantxibiri kaleko bizilagunen nahia, Elorrioko Udalak Txantxibiri oinezkoentzako bihurtzea. Atzo goizean hasi ziren zulagailuak lanean, 2010eko azaroaren 9an, eta, sanjoanak bitartean, zarata eta hautsa ugari izango dugu bazterrotan. Baina helburua lortzeko, beharrezkoa izango … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Faroak, 6 urte

Faroak sei urte bete ditu gaur, 2004ko azaroaren 8an sortu bainuen, orduko hartan Blogger zerbitzuan, justu 52 urte bete nituenean. Tarte honetan joerak aldatu egin dira nabarmen: lanera iritsi orduko, lau mezu nituen Facebook-en, zorionak ematen. Argi dago gaur egun, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 8 iruzkin

Eta orain, zer?

Gogo handiz erosi nuen Ignazio Arregi jesuita eta kazetari euskaldunaren liburua, Eta orain, zer?, baina liburuan aurrera egin ahala, erabat gogogabetu nintzen, nire ustez benetakotasuna falta zaio-eta liburuari. Ignazio Arregi oso diplomatikoa da, eta liburu honetan mugatu da bere ibilbidearen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Herritartasun digitala irakastearen garrantzia

Pew Internet and American Life Project erakundeak jakinarazi duenez, ikasleen %13k salatzen dute bullyinga jasaten dutela sarean. Hala ere, komeni da azpimarratzea ikasle gehiagok, %31k, salatzen dutela eskolan jasaten dutela bullyinga. Beraz, zentratzea Internetek zer egiteko duen egoera honetan ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Lagun arteko festa

Atzo afari berezia izan genuen, Bego emaztearen kuadrillak 25 urte egin baitzituen hileko azken larunbatean afaria egiten hasi zirenetik. Hori zela-eta, denok dotore jantzi eta festa egin genuen Alkartu sozietatean. Lehenego jan, eta gero dantza egin, DJ aparta batekin. Festa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Boxeoa ikusten

Berandu erretiratu nintzen bart, antzinako senak bultatuta-edo, Boxeo izarrak ikusten geratu bainintzen, ETB1n. Muhammad Alik izan zuen errua, gure gaztaroa markatu zuen boxeolariak. Saio monografikoa eskaini zion Euskal Telebistak, eta bertan Alik jokatutako borrokaldi esanguratsuenak ikusi ziren. Ordurako lur jota … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Atso titi-handiak eta agure zakil-tenteak

Nire lagun erretiratuek —gero eta gehiago— egunero bidaltzen didate txiste, bideo, eskari, aurkezpen miresgarri eta bestelako kontuak, neuk ere mirets ditzadan. Spam astun horien artean, ordea, beti dago perlaren bat, atzo jaso nuen bezalakoa, non Drauzio Varella mediku brasildarrari egozten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1