Faroak, 6 urte

Faroak sei urte bete ditu gaur, 2004ko azaroaren 8an sortu bainuen, orduko hartan Blogger zerbitzuan, justu 52 urte bete nituenean.

Tarte honetan joerak aldatu egin dira nabarmen: lanera iritsi orduko, lau mezu nituen Facebook-en, zorionak ematen. Argi dago gaur egun, blogak baino jendeak nahiago duela sare sozialak erabili. Nik, ostera, blogarekin egingo dut aurrera.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

8 erantzun Faroak, 6 urte-ri

  1. egilea: leire narbaiza

    Zorionak, Joxe. Zorion bikoiztua! Blogari eta zuri, zuri eta blogari. Segi horrela!

  2. egilea: iturri

    Egun on, Joxe.

    Zahartzen ari dela bloga… baina itxura ederra du.

    Zorionak eta urte askotarako.

  3. egilea: Anonimoa

    Zorionak, Joxe! Laster arte.

  4. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Zorionak eta urte askotarako. Enteratu naiz Facebook-ek e-posta bidaltzen duelako. Zoriondu, berriz, hemen. Eta bi aldiz. Beste urte bat duzulako bizkar gainean, batetik; bestetik 6 direlako faroak argi egiten duela.

    Zorionak X 2

    Iban

  5. egilea: Iñaki Murua

    Neuk ere bat egiten dut zorion bikoitzokin.
    Ez nintzen gogoratzen euskaraz irakurtzen hasi nintzen lehenengo blogetako batez. Seguru sei urte baino ez direla joan  😉

  6. egilea: Joseba Etxebarria

    Aupa Joxe:

    Faroaren berri izan nuen Sustaturen bitartez eta harrezkeroztik zure Twitter kontua jarraitzea erabaki nuen duela pare hilabete edo. Ordutik hona idatzi izan dut komentarioren bat edo hemen eta balio izan dit nolabaiteko gimnasia mental apur bat egiteko euskaraz.

    Iban Arantzabalen blogean aipatzen zenuen txankleta eta kirol zapatillen arteko kontuarekin jarraituz, esango nizuke hondartzara joaten den edonor ez dela gai maratoia korritzeko.

    Zorionak,beraz, bi aldiz. Maratoilaria zu!

  7. egilea: Alberto

    Zorionak faroari eta faro zaindariari sei urte hauetan argia eman digulako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude