Atso titi-handiak eta agure zakil-tenteak

Nire lagun erretiratuek —gero eta gehiago— egunero bidaltzen didate txiste, bideo, eskari, aurkezpen miresgarri eta bestelako kontuak, neuk ere mirets ditzadan. Spam astun horien artean, ordea, beti dago perlaren bat, atzo jaso nuen bezalakoa, non Drauzio Varella mediku brasildarrari egozten zaion esaldi hau:

  • “Gaur egungo munduan bost bider gehiago inbertitzen ari gara gizontasunaren aldeko botiketan eta emakumeentzako silikonan, Alzheimer osatzeko baino. Hemendik urte batzuetara, atso titi-handiak eta agure zakil-tenteak izango ditugu, baina euretariko inor ez da gogoratuko horiek zertarako balio duten”.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Atso titi-handiak eta agure zakil-tenteak bidalketan

  1. Pingback: BOST MINUTUKO IKASTAROA: -gatik / Joxe Aranzabal / Morau |

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude