Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Orotariko Euskal Hiztegia

Atzo izugarri poztu nintzen irakurri nuenean Sustatun Orotariko Euskal Hiztegiaren azken liburukia kaleratu dela. Oraindik gogoan dut, Ameriketatik bueltan, nola Mitxelenak ekin behar zion proiektu erraldoi bati, eta deitu ere horrela deitzen geniola, Mitxelenaren hiztegia. Lehen liburukia argitaratu zenean, berehala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Elena Lakaren aldarria

Elena Laka abokatu eibartarrak mezu bat utzi zuen atzo arratsaldean Eibartarrak posta zerrendan, irakurlea erraietaraino astintzen duen horietakoa: Oier bi urte eta erdiko semetxoari tumor bat, minbiziduna, aurkitu diote ezker begian. Oraingoan piztiari deritzo retinoblastoma, eta da begiko minbizi bat, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Banutarrak

Igande gauean Documentos TV ikusi nuen. Zati bat. Errumaniako familia baten kasua erakutsi zuten, Madrilen bizi direnak: hiru anaia Errumaniatik etorriak, euretariko bi beren neskalagunekin, eta hirugarrena, Martxoaren 11ko biktima. Hiru planotan erakutsi zuten Banutarren historia, familia hark Banu baitzuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Etxeparegandik Sintxanengana

Sebero Altube aztoratu egingo litzateke entzungo balu Sintxanen abestia, ETBk arratsaldero ematen duena, bukaeran dioela “…nire izena da Sintxan!”. Baina gure klasikoek horrelako asko idatzi zituzten: aditza elementu osagarrien aurretik. Aste Santu honetan Patxi Salaberriren azken liburua eraman nuen oporretara, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Adi, Craigslist iritsi da

Azken hamabost urteotan munduko egunkari gehienek irakurleak galdu dituzte, eta dirua. Orain, berriz, Craigslist agertu da, eta iragarkiak kendu dizkie, eta diru gehiago. Enpresa argitaratzaileak ikaratan daude. Nola liteke enpresa ipotx batek, 18 langilerekin, dardaratan ipintzea munduko egunkaririk ahaltsuenak? Francis … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Gizakom

Aste honetan bertan blog bat sortu dugu fakultatean, Gizakom, eta hori egin dugu bi karrera plazaratzeko, Enpresarako Giza Zientziak, eta Informazioa eta komunikazioa, biak HUHEZIn. Esperimentu bat da, hala ere. Gure ustez bloga erreminta egokia izan daiteke ikasketa horiek zabaltzeko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Izuikara

Atzo ezusteko itzela eman zidan autoak. Etxera bidean nintzen. Kanpoan euria, eta ni ohi baino polikiago Kanpazar igoten. Erraustegi ondoko bihurgunean sartu nintzenean, gurpilak noraezean sentitu nituen. 40ra-edo nindoan, eta beribila justu-justu nire bidetik. Auto bat jaisten, eta ni ezker-eskuin, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Gazteak eta ausartak

Aurreko batean Joseanek eskatu zidan ea sinatuko nion nire liburu bat bere alabari, hamabost bat urtekoa. Irakurketa aukeratu behar-eta institutuan, eta nire liburua hautatu zuen, lehendik ere irakurria baitzuen zerbait Sustatun. Pozik sinatu nion, jakina, are gehiago adin horretakoa izanda, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Benedikto XVI

Atzo arratsaldean beribilean sartu nintzenean jakin nuen Vatikanok aukeratu zuela buru berria: Benedikto XVI. Ondoren, baina, ikasi nuen nor den Erromako apezpikua: Ratzinger kardinala. Eta atsekabetu egin nintzen, elizaren dogmatikoen burua gailendu delako. Lehenengo gauza pentsatu nuen Opus Deik ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

Elgeta: bestaren kronika

Zazpiak laurden gutxi izango ziren Elgetara heldu nintzenean, igande arratsaldean. Autoa utzi, ordenagailua hartu, eta Espaloirantz abiatu nintzen. Bidean Xabier Mendiguren Elizegi eta Elena Lakarekin egin nuen topo. Xabier blogaria da, eta Elenak laster hasiko du berea, Goiena.net-en barruan. Espaloira … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina