Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Ene Zerak

Aitor Larrañaga aspalditxotik zebilen jolasean blog batekin, batez ere hor bere argazkiak eskegitzeko, baina ausartu barik frogatik harantzago egiten. Orain bai. Hortxe duzue Ene Zerak, Aitor Larrañaga elorriarraren bloga. Edo hobeto esanda, fotobloga. Oraingoan 10 serie eskegi ditu blogean, batzuk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Ibarretxerekin berbetan

Atzo gertatu zen, Oñatin. Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasiera egin behar zen Santa Ana aretoan, eta hantxe egokitu zitzaidan, txiripaz, Juan Jose Ibarretxeé_Ibarretxe_Markuartu Euskadiko lehendakariarekin berba egitea. Zertaz hitz egin genuen? Lehendakaria sartu zenean, jende asko hurbildu zitzaion, agintariak batez ere. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Udalatx mendiaren tripan

Larunbat goizean Udalatx mendiaren barrunbean sartu nintzen, 300 bat metro barrura, beste hiru lagunekin batera, Kanpanzar Harrobiko nagusiak gonbidatuta. Eztabaida gune beroa, beraz, nahiz eta hor barruan sekulako haize lasterrak ibili, eta hotzak. Azken urteotan Kanpanzar Harrobiak sekulako haginkada egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 12 iruzkin

Lerro bakarreko izenburuak

Faroa Goiena.net-en komunitatera ekarri nuenetik, sei hilabete luzez, beti idatzi ditut artikuluen izenburuak bi zatitan: titulua eta azpititulua. Goiena.net-ek horretarako aukera ematen zidanez, erabaki nuen berau aprobetxatzea, eta, horrela, hasi nintzen, askotan majo kostata, formula hori erabiltzen, titulua eta azpititulua. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Maketo

Tabernaren ertz batean nago, koinatua agurtzeko zain. Nire ondoan, bi gizon nagusi, txikito bana edaten. Euskaraz ari dira. Halako batean hirugarren bat hurbiltzen da, erdalduna, eta zerbait esaten die, adar soinuan. “¡Vete por ahí y déjanos en paz, maketo!”, erantzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Mariano Ferrer, Radio Euskadin

Astelehen gauean ohera joan aurretik, haginak garbitu bitartean, irratia piztu eta, hara non, Ganbara irratsaioan Mariano Ferrer kazetariaren ahotsa entzun nuen, Radio Euskadin. Irratsaioa bukatzear zegoen, baina bi ahots, behintzat, ezagutu nituen: Marianorena, eta Jose Felix Azurmendirena. Antza denez, Mariano … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Eguraldia eta mahatsa

Igande gauean oheratu zenean, esan zidan Mirenek: “aita, entzun duzu zelako zaparrada?”. Baietz, nik, gogor ari zuela. “Hori ez da izango, bada, ona mahastientzat”, erantzun berak. Behin irailera iritsita, familia osoa eta lagun asko horrela ari gara pentsatzen, eguraldia neurtzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Ipotxa eta nanoa

Applek iPod Mini aurkeztu zuenean, 2004ko otsailean, “ipotxa” deitu genion. Izan ere, txiripa hutsa bazen ere, musika jogailua oso txikia baitzen, eta izen biek bazuten antzekotasun handia, batez ere fonetikoa. Joan den asteazkenean Steve Jobsek aurkeztu zuen iPod Nano, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Irailaren 11: hiru urte

Gurutze Irizarrek gogorarazi dit telefonoz gaur bezalako egun batean, orain hiru urte, aurkitu zidatela minbizia. Orduan mundua erori zitzaidan gainera. Baina sei kimioterapia saio, hezur-muinaren transplante bat eta hiru urte igarota, hemen nago oraindik: onik, lanean, eta bizitzaz gozatzen. Mila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 8 iruzkin

Besamotz

Zuetariko batzuk konturatuko zineten hiru bat egunean ez dudala ezer idatzi blogean. Ezin izan dut. Ezker besoa, besaburua hobeto esanda, erabat minduta nuen, eta ez nintzen gauza ez lo egiteko, ez janzteko, ez autoa gidatzeko, eta ezta idazteko ere. Orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin