Ibarretxerekin berbetan

Atzo gertatu zen, Oñatin. Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasiera egin behar zen Santa Ana aretoan, eta hantxe egokitu zitzaidan, txiripaz, Juan Jose Ibarretxeé_Ibarretxe_Markuartu Euskadiko lehendakariarekin berba egitea. Zertaz hitz egin genuen?

Lehendakaria sartu zenean, jende asko hurbildu zitzaion, agintariak batez ere. Guk, hori ikusita, atzera egin genuen, eta kristalezko hormaren kontra jarri ginen, jendeari trabarik ez egiteko. Halako batean, baina, Ibarretxe zuzenean etorri zen gure arteko lankide batengana, Susana Azpilikuetarengana, eta, agurtu ondoren, harekin hitz egiten aritu zen apur batez. Gero gu ere agurtu gintuen, Susanarekin geunden lankideak, Miren Gabantxo eta biok. Eta hirurokin geratu zen, aurrez aurre.

“Eta, atzo ibili zinen bizikletaz?” galdetu nion nik, bai bainekien igande gehienetan Ibarretxe bizikletaz ibiltzen dela. Eta berak berehala erantzun zuen baietz, Gorbeia aldean ibili zela, “mendiko txirrindulaz”. Eta benetan gozatu zuela eguraldiaz, fresko egin arren.

Laurok berbetan ari ginela, argazkilari ugari hurbildu ziren, eta, bat-batean, flash mordoa disparatu ziren inguruan, aktoreak bagina legez. Guk, berriz, berba eta berba, oraingoan udazkenaren ederraz. Ibarretxe atsegin egon zen, eta erakutsi zigun badakiela jendetasuna zer den. Aldendu zenean, barre egin genuen, egoeraren bitxiagatik.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 Responses to Ibarretxerekin berbetan

  1. egilea: kazetari bat

    Euskaraz hitz egin zenuten?

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Bai. Den-dena euskaraz. Horregatik jarri dut kakotx artean “mendiko txirrindula”, berak horrela esan baitzuen, nahiz eta guk bizikleta hitza erabili.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude