Irailaren 11: hiru urte

Gurutze Irizarrek gogorarazi dit telefonoz gaur bezalako egun batean, orain hiru urte, aurkitu zidatela minbizia. Orduan mundua erori zitzaidan gainera. Baina sei kimioterapia saio, hezur-muinaren transplante bat eta hiru urte igarota, hemen nago oraindik: onik, lanean, eta bizitzaz gozatzen. Mila esker urte hauetan arnasa eman didazuen guztiei.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

8 erantzun Irailaren 11: hiru urte-ri

  1. egilea: Nahikari

    Iepa Joxe!

    Nire blogean esaten nuen bezala, data horiek gogoratu behar dira. Batik bat, jakiteko noiz diren une onak eta une txarrak. Aurrera begiratu behar da eta nola ez, gozatu topera! Animo!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Arrazoi duzu, Nahikari! Gozatu beharra dago, nahiz eta eguneroko lanak askotan lainotu egiten digun gozamena. Besarkada bat.

  3. egilea: Gari

    Aupa Joxe!

    Ni akordatu naiz gaur goizean, zure lehenengo artikuluan Chile eta New York-eko gertaerak aipatzen bait zenituen, eta irratian beste bi data horiek aipatzean akordatu naiz zurea ere dela egun hau.

    Ze ona, zu egunero irakurtzeko aukera izatea!

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Gari! Gorritu egingo naiz zure loreak irakurrita. Nirea bai zortea, zu bezalako lagunak edukita. Segi ondo!

  5. egilea: MARIJO

    Epa Joxe!!!
    Uf! Hiru urte!!! Ze azkar pasetan da denborie, ezta? Baina zu betiko bezala AURRERA BOLIE ta JO TA KE….. Muxu handi bat

  6. egilea: MARIJO

    Epa Joxe!!!
    Uf! Hiru urte!!! Ze azkar pasetan da denborie, ezta? Baina zu betiko bezala AURRERA BOLIE ta JO TA KE….. Muxu handi bat

  7. egilea: Iturri

    Kaixo Joxe:

    Egia esateko, pasa egin zitzaidan igandea irailaren 11 zenik. Lagun giroan pasa nuen eguna: traineruak, futbola….

    Aste honetan, berriz, apenas izan dut astirik blogosfera behar den bezala jarraitzeko. Astean zehar ikusi nuen zure mezua eta bloglines-en markaturik utzi nuen. Gaur irakurri dut eta, berandu bada ere, mezutxo bat uztea erabaki.

    Nahikarik, Garik eta Marijok diotena nik ere sinatzen dut.

    Eta Gure Zp-ren mezua ulertu ezinik nabil: serio ari ote da? bere jolasetako bat antolatu du berriro ere sarean? Auskalo. Laster jakingo dugu.

    Ondo segi, Aranzabal.

  8. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko mezuagatik, Mikel. Gustura irakurri dut. Eta Markosi buruz, nik ere ez dakit: alde bateik ematen du adar soinuan dabilela, baina bukaeran kontakizunak egiantza handiagoa hartzen du. Ez dakit. Edozein modutan ere, Markos indartua da, eta airoso irtengo da ataka horretatik. Besarkada handi bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude