Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Beste begiratu bat Euskadi Irratiari

Goio Aranak aurkikuntza polita eta esanguratsua egin du Euskadi Irratiak oraindik orain atera duen iragarkian. Niri, berriz, beste zerbait etorri zitzaidan burura Euskadi Irratiaren iragarkia ikusi nuenean Nabarra aldizkariaren orrietan, Euskadi Irratiak oraindik ere arazoak dituela bere publizitatean Maite Artolari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Lauaxeta Elgetan

Atzokoa arrats erezia izan zen. Elgetan izan ginen, Espaloian, Lauaxetaren omenez plazaratu den diskoaren aurkezpenean. Rafa Ruedak eta bere taldeak lagunduta, hamaika kantarik aletu zituzten Lauaxetaren beste hainbeste poema musikatu. Zoragarria. Ikuskizunak hari bat izan zuen, neska batek kontatu baitzizkigun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Agortu da liburuaren lehen argitalpena

Merkatuan ia zortzi hilabete eginda, nire liburuak, Medikuak esan dit minbizia dudala, 1.500 ale saldu ditu. Hori dela eta, Elkar argitaletxeak bigarren argitalpena egin du urrian bertan. Pozik nago berri horrekin, liburu hori zail samarra baita ondo saltzeko. Izan ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

Bloglariak: bat bitan banatzen da, berriro

Poztu nau ikusteak Berria egunkaria hasi dela blogak argitaratzen. Beste blog batean ere zoriondu dut, bihotz bihotzetik. Hala ere —nonbait, ez dago zorion perfekturik—, harritu egin naiz (baina ez naiz bakarra) ikusi dudanean blogariak izendatzeko egunkariak nola darabilen “bloglari” izena. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Aspaldiko laguna

Atzo bazkaltzen izan nintzen aspaldiko lagun batekin. Orain dela gutxi ebakuntza egin diote buruan, kentzeko hiru tumor minbizidun. Ordu batean geratuak ginen, eta sartu nintzenean jangelan, une batez zalantza egin nuen bera ote zen gizona, bisera buruan, egunkaria irakurtzen ari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Blook: Internetetik moldiztegira

Urte asko igaro dira Gutenberg-ek moldiztegia asmatu zuenetik, 450, eta oraindik liburu kategoria berriak sortzen ari dira. Azkenari blook deritzo. Blook (blog eta book) liburu bat da, eta jasotzen ditu lehendik blog edo webgune batean argitaraturiko materialak. Adibidez, Medikuak esan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Bloglines eta euskaldunak

Euskaldunok asko erabiltzen dugu Bloglines blog biltzailea. Estatu espainiarrean geuk erabiliko dugu gehien. Hala ere, harritzekoa da zein gutxi darabilgun harpidetza publikoa zerbitzu horretan. Zergatik ote? Comparablogs webguneak emango digu hori aztertzeko parada. Aukeratuz gero 100 eta 250 harpidedun dituzten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

Zertarako irakurri?

Kazetari batek kontatua: “Behin kazetaritza ikasle bat izan genuen praktiketan, eta hemen ibiltzen zen gure erredakzioan. Neska bizkorra zen, ikasketak nota onekin gainditzen zituen horietakoa. Bere urtebetetzea iritsi zenean, liburu bat oparitu genion denon artean. Jasotzerakoan, esan zigun hura izango … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Estresa

“Enpresaz aldatu behar dut, ezin dut gehiago. Joan den asteazkenean, negarrez irten nintzen fabrikatik”. Hauek izan ziren nire lagunaren hitzak, elkar agurtu bezain laster. Harrituta geratu nintzen, bera gizon alaia baita, eta indartsua. Urteak daramatza nire lagunak enpresa horretan, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Gerra Zibila, Barojaren ikuspegitik

Egun hauetan Pio Barojaío_Baroja zenaren liburu bat irakurri dut, La guerra civil en la frontera. Beharbada ez da puntako liburua izango, baina bai interesgarria. Pio Barojak mugaz bestaldera egin behar izan zuen gerra hasi bezain laster, justu-justu salbatu baitzuen larrua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin