Zertarako irakurri?

Kazetari batek kontatua: “Behin kazetaritza ikasle bat izan genuen praktiketan, eta hemen ibiltzen zen gure erredakzioan. Neska bizkorra zen, ikasketak nota onekin gainditzen zituen horietakoa. Bere urtebetetzea iritsi zenean, liburu bat oparitu genion denon artean. Jasotzerakoan, esan zigun hura izango zela irakurriko zuen bigarren liburua, ordu arte bat baino ez baitzuen leitu”.

Hogeita hiru bat urte, eta kazetaritza bukatzen. Urte horietan liburu bat baino ez omen zuen irakurrita. Salbuespena ala ohikoa?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Zertarako irakurri?-ri

  1. egilea: Nahikari

    Nik ere 23 urte ditut, irakurzalea naiz txikitatik. Agian etxean beti ikusi ditudalako liburuak, egunkariak, aldizkariak, … Familia irakurzalea daukat. Gauza askori ezetz esan didate, baina liburu bati inoiz.

    Ikastolan bidaltzen zizkidaten liburuak ez zitzaizkidan gustatzen, agian agindutakoa zelako. Zer egiten nuen? Hasierako orri batzuk irakurri, erdiko beste batzuk eta amaiera. Horrela gainditzen nituen 7-8 batekin liburuaren azterketa. Bitxia, ez? Je,je,je!

    Agian irakasleek dute errua, zergatik bidaltzen dituzte beraiek irakurtzen ez dituzten liburuak? Zergatik askotan Alfaguara, Santillana eta horrelako editorialak erabiltzen dituzte? Gida bat ekartzen dutelako eta horrela ez dagoelako irakurri beharrik. Ez dakit…

    Gustoko liburua eta egilea aurkitu arte ez dago irakurzaletzerik. Behintzat, hori gertatzen zaie askori.

  2. egilea: patxi lurra

    Gustuko lekuan aldaparik ez, noski.

    Baina askotan esperimentau be egin behar dogu, eta gauza barriekin ausartu, euskarazko liburuekin adibidez. Hori da ezusteak hartzeko modurik hoberena, sorpresa txarrak batzuetan, baina askotan pozgarriak eta, inkluso, zirraragarriak.

    PD Liburuekin bezala, diskoekin, kontzertuekin, erakusketekin,…

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Ulertzen dut, bai, giroa-eta behar dela zaletasuna pizteko, Hala ere, atentzioa eman zidan kazetaritza ikasle batek hain gutxi irakurtzea, iruditzen baitzait ofizio horretan ezinbestekoa dela irakurtzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude