Estresa

“Enpresaz aldatu behar dut, ezin dut gehiago. Joan den asteazkenean, negarrez irten nintzen fabrikatik”. Hauek izan ziren nire lagunaren hitzak, elkar agurtu bezain laster. Harrituta geratu nintzen, bera gizon alaia baita, eta indartsua.

Urteak daramatza nire lagunak enpresa horretan, eta ardurak ditu aspalditik. Irabazi ere, ondo egiten du. Ordainetan, baina, ordu asko egiten ditu lanean, “batzuetan goizeko 07:00etan sartzen naiz, eta 18:30etan irten, eguerdian ogitarteko bat janda, besterik ez. Beste batzuetan, goizeko 04:00ak arte ezin irten fabrikatik. Leher eginda nago, batez ere ikusten dudanean beste jende asko potrojorran dabilela”.

Triste dago nire laguna: “jota nago, iruditzen zait ez dudala balio ezertarako ere. Baina badakit beste egoera batean balio dudala. Horregatik, erabaki dut enpresa uztea. Hasi naiz beste leku batzuetan begira, eta galdetzen. Ez zait inporta gutxiago irabaztea, dirua ez da dena”. Berrogeita bi urte besterik ez, eta erreta. Ezin gehiago.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Estresa-ri

  1. egilea: joseba

    Eta non kristo daude zure lagunaren nagusiak??Ezin zait buruan sartu nola izan daitezkeen batzuk horren kabroiak.Zure lagunarena hainbat eta hainbaten artean beste bat da.Eman animoak!

  2. egilea: eneko

    Umore apur bat ipintzearren gai serio batean:

    Life in Hell, Matt Groening-en komika:

    ¿Cuánto estrés es demasiado estrés

    besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude