Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

ETAren hautsa

Erosi bezain laster, eskuetatik kendu ezinik ibili naiz Joseba Zulaika ikertzailearen azken liburua, hain egin zait interesgarria eta originala. Nire uste apalean ETAren hautsa da azken urteotan euskaraz idatzi den saiorik onena, distiratsuena eta gaurkoena. “Kristo, Lenin edo ETArekin identifikatzeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Google Analytics

Atzo ikastaro batean izan nintzen Gasteizen, nola atera etekinik handiena Google Analytics programari. Bost orduko saioa izan zen, Multiplica enpresako bi lagunek emanda, Araba Enpresa Digitala erakundearen babespean. Burua datuz beteta, baina gustura itzuli nintzen, Google Analytics aparta baita. Nik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Benito

Igande gauean Benito Lertxundi izan genuen Elorrion, Musikaire jaialdietan. Plazer handia izan zen hainbeste urteren ondoren berriro zuzenean entzutea Benitori, emanaldia zoragarria izan zen-eta. Asko hobetu du Benitok urteen joanean, eta bete-betean asmatu du musika taldearekin. Han ginen milatik gora … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Asteburu bat Lesakan

Euskal Eskola Publikoaren jaian Mirenek paper bat bete zuen zozketa batean. Handik egun batzuetara jakin genuen berak irabazi zuela zozketa, eta horrek eskubide ematen zigula bi laguni asteburu bat igarotzeko Atxaspi hotelean, Lesakan. Eta hara abiatu ginen joan den ostiralean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Telebista ez da irratia

Atzo iluntzean Frantzia eta Espainiaren arteko futbol partida ikusi nuen. Hasieran Cuatro aukeratu nuen, Prisa taldeko telebista katea, baina hura hitz jario amaigabea! Irratikoena baino okerragoa. Tonua, gainera, patriotero nazkagarria. Halako batean, aspertu eta Alemaniako kate bat harrapatu nuen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

BBCren azken bloga

BBC hedabideak blog bat sortu du, berezia. The Editors izena du, eta berau bihurtu nahi du eztabaidarako foro BBCren inguruko gaietan. Denetik landuko dute blog berrian: hedabideek zer dakarten BBCren gainean, audientziak, jarraitzaileen iritziak, eztabaidak… BBCren gaineko guztia, hortxe.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Aitormena

Aste batzuk lehenago esan zioten minbizia zuela barrabil batean. Indianapolisko Unibertsitate Ospitalean zegoela, hantxe egingo zioten-eta ebakuntza buruan, hango onkologo batekin elkartu zen, prestatzeko bai ebakuntza eta baita ondorengo tratamendua ere. Hizketan ari zirela, bat batean medikuak galdetu omen zion … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Beste Aranzabal bat Argentinan

Mikel Iturria lagunak erantzun bitxi bat jaso du bere gaztelaniazko blogean, eta hor Lucas Aranzabal batek galdetzen dio, Argentinatik, nor naizen ni, artikulu horretan Mikelek ni aipatzen baininduen. Horrela dio Lucasek: Que tal? Soy Argentino, y soy Aranzabal de apellido. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Agur, Bertatik bertara

Nonbaiten irakurri dut, Argiaren Harian uste dut izan dela, datorren astean amaituko dela Bertatik bertara saioa ETB1en. Ia dozena bat urte egin ditu pantailan, hamaika, zehatzago izateko. Saioak aurkezle eta zuzendari bat baino gehiago izan ditu, eta berriemaile asko. Eskola … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Martzianoen inbasioa

Atzo Patxi Lurra lagunak horrela esan zidan, ikusita spam mordoa sartu zaidala erantzunetan: “Jode, Joxe: Martzianoek bereganatu dabe erantzunen zutabea. Gora gizakiok!” Eta arrazoia du. Azken hilabete honetan gero eta spam gehiago sartzen ari zait erantzunetan, eta, egia esan, ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin