Martzianoen inbasioa

Atzo Patxi Lurra lagunak horrela esan zidan, ikusita spam mordoa sartu zaidala erantzunetan: “Jode, Joxe: Martzianoek bereganatu dabe erantzunen zutabea. Gora gizakiok!” Eta arrazoia du. Azken hilabete honetan gero eta spam gehiago sartzen ari zait erantzunetan, eta, egia esan, ez daukat erremedio eraginkorrik horretarako.

Konturatuta nengoen niri baino lehen Luistxori ere antzeko zerbait gertatu zitzaiola Ingelesen Hilerrian, baina bere blog berrituan erantzun nahi duenak captcha erako galdera bati erantzun behar dio, bestela ezin itsatsi erantzuna. Iban Arantzabalekin hitz egingo dut ea posible den Faroan ere antzeko zerbait ipintzea, bestela barraka ixteko gogoa ematen du, hain da gogaikarria spam hori!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Martzianoen inbasioa-ri

  1. egilea: iturri

    Kaixo Joxe:

    Ez da hainbesterako izango. Are gutxiago barraka ixteko modukoa.

    Niri ere gertatu zait, baina eskuz ezabatu nituen. Hurrengo inbasio bat izanez gero, ikusiko dut zer egin (captcha jarri?).

    Hori bai, horregatik ez itxi barraka. Hori bakarrik behar dugu!

    Aio.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko animoengatik, Mikel, baina oraingoan serio hitz egin beharko dut Ibanekin, egunean hamarretik gora zabor itsasten baitzait Faroan. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude