Iban Arantzabal, Goienako zuzendari


Atzo mezu bat jaso nuen, eta bertan bidaltzaileak zioen Goiena Komunikazio Taldeak Iban Arantzabal izendatu duela zuzendari nagusi. Izugarri poztu nintzen, sinistuta bainago Ibanek goren gradura eramango duela Goiena, orain arteko bideari segida emanda.

1998an, hor nonbait, ezagutu nuen Iban, artean Goiena proiektu lausoa zenean. Mikel Irizarrek gonbidatu ninduen berarekin batera Gasteizera joatera, hitzordua zuen-eta egina Elgetako gazte batekin, Goibeko taldekoa. Tren geltokiaren ondoan elkartu ginen. Hantxe agertu zen mutil handi bat, irribarre ederrarekin. Iban zen. Goiena esplikatu, eta berehala agertu zen ados proiektuan lagundu eta parte hartzeko.

Harrezkero, harreman dezente izan dut Ibanekin, erraza baita, oso, haren laguna izatea: zartada handikoa da eta, aldi berean, amultsua eta umore onekoa. Euskaldun petoa, teknologia berrietan jantzia, ausarta eta ekimen handikoa. Bi erronka handi ditu orain esku artean: Lili alaba jaio berria eta Goiena. Zorterik onena bietan, Iban!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 Responses to Iban Arantzabal, Goienako zuzendari

  1. egilea: mikel irizar

    Animo Ibanobitx!

  2. egilea: Joni Ubeda

    Zorionak Iban! Animo. Bikiak beraz: Lili eta Goiena 🙂
    Zaindu, besarkada bat.

  3. marijo egilea: Marijo

    Aupa, Iban! Oin ezingok esan, jefiai galdetuixok;-)
    Segi lanian, betiko moduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude