7 GB mezu elektroniko

Orain zortzi urte, 2004an, Googlek Gmail zerbitzua sortu zuenean 1GB eskainita, pentsatu nuen bizi guztian ez nituela beteko 1.000 MB, hain zen-eta orduan kopuru handia. Besteak beste, horregatik sortu nuen kontu bat Gmailen, eta berau bihurtu zerbitzu nagusia nire posta elektronikoa kudeatzeko. Ahal zela, gorde egin nahi nituen nire posta guztia, berau berreskuratzeko bilaketa bidez.

Atzo, berriz, Gmailen begiratu, eta konturatu nintzen dagoeneko 7GB bete ditudala (eta Googlek 10 GB eskaintzen dizkidala orain). Duela hilabete-edo 1 GB ezabatu nuen postatik, bakarrik 5 MBko mezuak zabor kutxara botata. Aurrerantzean horrelako garbiketak sarri egin beharko ditut, nahiz eta saiatzen naizen mezu potoloak ezabatzen jaso bezain laster.

Esan barik doa oso pozik nabilela Gmail zerbitzuarekin. Bizkorra da, garbia, spamik gabea eta segurua. Ea zenbat urte gehiago irauten didan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat 7 GB mezu elektroniko bidalketan

  1. egilea: Iñaki Murua

    Auskalo zer gerta liteke aurrerantzean, Joxe, Googlek Espainian dirua galtzen omen du eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude