Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2011

Galdakaoko Ospitalearen tripak, agerian

Ospitaleetan bero egin ohi du. Aste honetan Galdakaokoan izan naizenean ere, kanpoan hotz, baina barruan bero egiten zuen. 322. gelatik ikuspegi hau neukan: bertan berokuntza zentralaren barrunbeak agertzen ziren, baina Pompidou Center bailitzan antolatuta, dena begi-bistan. Argazkia telefonoarekin atera nuen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Lau egun ospitalean

Astelehena ezkero ospitalean izan naiz, Galdakaon, tronbosia izan dut-eta ezker hankan. Orain sei urte bezala, astelehenean Eco Doppler bat egin zidaten, ekografia berezi bat, eta hark salatu zuen zaineko tronbosi partziala izan nuela, ezkerreko femoro poplitean. Orduan ospitaleratuta sei egun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 12 iruzkin

Mitxel Kaltzakorta

Atzo hogeita hamar bat lagunek bazkaria egin genuen Azkoaga-enea hotelean, Eskoriatzan, agur esateko Mitxel Kaltzakorta lankide eta lagunari, oraintsu hartu du-eta erretiroa, 29 urte eginda Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Eskoriatzara etorri zenean, bertako Irakasle Eskolan hasi zen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Atabala

Atabala blog bat da, eta sortu du Mondragon Unibertsitateko irakasle talde batek, Ikus-entzunezko komunikazioa lantzen duena Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, Eskoriatzan. Hortaz, bereziki komunikazioa izango da aztergai blog horretan. Hamasei irakasle txandatuz joango gara, hitz egiteko zineaz, egunkariez, telebistaz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Iritsi da Kindle irakurgailua

Atzo etxera iritsi nintzenean, postontzian begiratu nuen —orain hiruzpalau egun abisu bat jaso bainuen Amazonena, esanez urtarrilaren 18an-edo jasoko nuela irakurgailua—, baina han ez zegoen ezer. Etxean, berriz, kaxa bat ikusi nuen egongelan, Amazonen logoarekin, eta orduan bai, jakin nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Kindle bat erosi dut

Gabonak aurretik, Mikel Lizarralde lagunak Kindle bat jarri zidan esku artean, Kindle 3.0, Amazonen irakurgailu digitala. Eta erakutsi zidan zelan dabilen. Gustatu zitzaidan. Bego emazteari esan nionean, animatu egin ninduen erostera. Eta, lehendik ere banenbilenez zalantzan —erosi, ez erosi—, ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Ateoa naiz, eta zer?

Bai, ateoa naiz. Baina ez larritu, ni txikitan izutzen nintzen bezala, ateo hitza entzuten nuen aldiro. Orduan bai abadeek eta baita nire inguruko liburuek ere hondamendirik gorriena iragartzen zuten ateoentzat. Denborarekin baina, asko irakurrita eta erlijioek zelan egiten duten lan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

2010ean irakurritako liburuak

2010ean 39 liburu irakurri nituen, nahi baino gutxiago, seguruenik, baino azken urteotan baino gehiago. Horietatik %61,5 euskaraz; %36, gaztelaniaz; eta %2,5, ingelesez. Hauek dira liburuak: Cometas en el cielo. Khaled Hosseini (Salamandra) Aurpegirik gabeko hiltzaileak. Henning Mankell    (Erein) Arrotza. Albert … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Azukre xehea gatz larria

Urte berriak ekarri dit Azukre xehea gatz larria irakurtzeko plazerra, Mikel Hernandez Abaituaren azken liburua. Bertan, Hernandez Abaituak kronika sentimental bat idatzi du, 1970etik aurrerakoa, eta bertan literatura, musika eta politika jorratzen ditu. Liburua oso ondo idatzita dago, erraz irakurtzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Sautrelan, gaixotasunaz hitz egiten

Urteberri egunean Sautrelan agertu ginen Marijose Oraa eta biok geure gaixotasunei buruz hitz egiten, orduko hartan “Mina eta literatura” landu zuten-eta saioan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin