Kindle bat erosi dut

Gabonak aurretik, Mikel Lizarralde lagunak Kindle bat jarri zidan esku artean, Kindle 3.0, Amazonen irakurgailu digitala. Eta erakutsi zidan zelan dabilen. Gustatu zitzaidan. Bego emazteari esan nionean, animatu egin ninduen erostera. Eta, lehendik ere banenbilenez zalantzan —erosi, ez erosi—, ez nuen behar izan bultzada handiagorik berau enkargatzeko. Amazonen sartu, eta erosi egin nuen.

Erosi bezain laster, Miren alabari esan nion irakugailu digital bat erosi berri nuela. “iPad bat?” piztu zitzaion aurpegia. “Ez, Kindle bat, liburuak irakurtzekoa”. “Ah!”, erantzun zidan, interesa erabat galduta. Alde horretatik, beraz, trankil nago, badakit-eta Mirenek ez didala traba handirik egingo aparailu berriarekin.

Kindle berria aste honetan edo hurrengoan iritsiko da. Espero dut Javier Vizcainok bere irakurgailuarekin jasotako ezusteko eskasa ez jasotzea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 Responses to Kindle bat erosi dut

  1. egilea: joxemi

    aupa Joxe! nik Sony bat erosi nauen, “aklimatazio” prozesuan nago baina erabaki zuzena izan dala pentzatzen dot. Gustora nabil.
    Liburuaz gain, Calibre softwarea erabili eiozu, egunkariak, aldizkariak……oso ona!

  2. egilea: Miren

    et et et… traba? Ba esaten dotzut momentu honetan ni nazela zure kindelaren jabe! ontxe heldu da etxera!
    gaur gabien aguantau beharko dot orduen zure parrafadak.. jejejeej

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Miren, Kindle etorri berria hain ondo zaintzearren 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude