Hilabetekako artxiboa: maiatza 2010

Kazetaritza negargarria

Arkaitz Zubiagak jarri ninduen atezuan, Twitter-en utzitako mezuarekin. Klik egin nuen berak emandako loturan, eta bideoa ikusi nuen. Lotsagarria iruditu zitzaidan, zelan bihur zitekeen gizon baten probrezia gorria harropuzkeria zeltiberikoaren ikuskizun. Sortu zutenean, Cuatro izan behar zen kalitatearen paradigma. Kaka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Darwin Lotilandian

Bai, horrela deritzo Kepa Altonagak bere azken liburuan, Darwin geurean, eliza katolikoak narkotizatutako Euskal Herriari, Lotilandia, zeinak XX. mendeko 80. hamarraldia etorri arte ez baitzuen onartu eboluzioaren teoria, mende bat lehenago Charles Darwinek formulatu zuena Ingalaterran. Lotilandian elizako zenbait gizon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Nire susmoa Google News dela-eta

Aspalditik erabiltzen dut Google News informazioa jasotzeko, batez ere teknologiari lotutakoa. Azken aldi honetan baina, susmoa dut Googlek era berezian aurkezten dizkidala albisteak, oinarri hartuta nik gehien klikatzen ditudan gaietan, halako eran, non albiste gehienak lotuta baitaude Apple, Google eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Titus Andronicus

Ostiral iluntzean Donostian izan ginen, Tabakaleran, bertan estreinatu zen-eta Degustación de Titus Andronicus, La Fura dels Baus taldearen azken lana, William Shakespeareren lan baten egokitzapena, Aduriz sukaldariarekin elkarlanean egina. Gustura irten nintzen, harrituta talde katalanak zein ondo ekarri zuen gaur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Joxan Ormazabal, in memoriam

Atzo jakin nuen Joxan Ormazabal hil dela, haur literaturan gehien irakurri dudan idazleetako bat. Gustuko nituen haren prosa erraza eta txinparta. Eta inbidia sentitu nuen orain zenbait hilabete irakurri nionean oso pozik ari zela 60 urterekin erretiroa hartuta. Horregatik, estutu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Alberto Gorritiberea irrati profesionala

Berria egunkarian irakurri dut Onda Vascak kalean jarri dituela Herri Irratiko hainbat langile, tartean Alberto Gorritiberea. Pena hartu dut itzela, zeren (besteak oso gutxi ezagutzen nituen arren) Albertok belaunaldi oso bat markatu du Loiolako Herri Irratian. Esango nuke mende laurden … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Edurne eta Juanito: nolako Mari, halako Peru

Bi mendizale hauek —Juanito Oiarzabal eta Edurne Pasaban— Himalaia inguruetan dabiltza, eta izenburuak egin dituzte egun hauetan. Niri, berriz, bat ere gustatu ez horien jarduna. Edurnek, ikusi zuenean Miss Ho korearra aurreratuko zitzaiola munduko zortzimilako hamalauak egiten, haren kontrako susmo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina