Jose Luis Elkoro

Beti izan dut Jose Luis Elkoro gizon
ohoragarritzat, Bergarako alkate moduan antolatu zuenean, beste
askorekin batera, Euskal Herriko Alkateen mugimendua, eta ondoren, ezker
abertzalearen aldeko hautua egin zuenean. Gizon lasaia da, eta
konprometitua bere herriarekin.

Min ematen dit ikusteak zelan
daukaten orain espetxean usteltzen, Jose Luisek 75 urte baititu, eta
pasatu berria baitu minbizia. Hura espetxean ikusteak gehiago du
mendekutik justiziatik baino, kondenatu baitzuten Egin egunkaria
argitaratzen zuen enpresako presidente izateagatik.

Horregatik,
nik ere ozen eskatzen dut Jose Luis Elkoro lehenbailehen aska dezatela.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Jose Luis Elkoro-ri

  1. egilea: patxi lurra

    Kaixo Joxe, aspaldiko! Harriduraz ikusi dot Jose Luis Elkorori buruzko artikulurik ez egoala euskarazko Wikipedian. Horren ostean, konponduta gelditu da.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker, Patxi! Nik ere moldatu egin dut lotura, eta orain euskarazko Wikipediara doa zuzenean. Ondo segi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude