Hilabetekako artxiboa: otsaila 2009

Charles Darwin

Egun hauetan hainbat informazio jaso dut Charles Darwin naturalistaren gainean. Joan den ostiralean, adibidez, Master & Commander filma ikusi nuen DVDn, eta harrituta geratu nintzen hango pertsonaia nagusietako bat Darwin izan zitekeelako, itsasontziko medikua izateaz gain, naturalista moduan ere agertzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Moodle, amorragarria

Atzo ikastaro bat hasi genuen Huhezi fakultatean, ikasteko zelan erabili Moodle plataforma irakaskuntzan. Niretzat izan zen hamar urte atzera egitea bezala. Aurkitu nuen Moodle zaharkitua, bat ere ez intuitiboa, zurruna… Urte hauetan Web 2.0 aplikazioekin ikasi dudanak —badago hor logika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 8 iruzkin

Twitterlari bikainak

Bi bat hilabete daramat Twitter ganoraz erabiltzen, eta dagoeneko konturatu naiz badela zenbait jende —twitterlari bikainak edo supertwitterlariak—, bereziki merezi duena jarraitzea, behin baino gehiagotan mezu baliotsuak eskaintzen dizkigutelako, izar batekin gordetzen diren horietakoak, nahiz eta ez diren nabarmentzen zarata … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Kindle 2, urrats bat harago

Eman dezagun Berria egunkariak erabakitzen duela Kindle 2 irakurgailu digital bana ematea egunkariaren harpidetza egiten duten guztiei. Nik berehala egingo nuke harpidetza, Kindle 2rekin aukera izango bainuke aldean eramateko liburu, blog eta aldizkari piloa, baita Berria bera eta nire intereseko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Twitter hobeto ulertzeko

Nire nabigatzaileko gogokoen artean, badaukat karpeta bat “Twitter” izenarekin, eta hor, Twitter beraz gain, hainbat aplikazio ditut gordeta, laguntzen didatelako Twitter hobeto ulertzen. Splitweet. Oraingoz bi kontu ditut Twitter-en, eta aplikazio honek laguntzen dit biak batera kudeatzen. Euskaraz dago, gainera. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Agustin Egurrola, aspaldiko partez

Eguneratzea: Artikulu hau idatzi nuenean, Postdata saioa hasita nengoen, eta ez nekien —irakurle batek abisatu dit, eskerrik asko— Agustin Egurrola hil berria dela. Haren omenez eman omen zuten atzoko saioa. Gugan bego Agustin Egurrola. Postdata saioan izan zen, ETB1en, atzo, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Liliput

2006an blog bat sortu nuen, eta izena eman nion Liliput, bertan esperimentu bat egin nahi nuen-eta: 140 karaktereko mezuak idatzi, neure burua behartzeko labur eta zehatz idaztera. Ez zuen luzaro iraun, hilabete pasatxo, baina gustura geratu nintzen esperientziarekin. Orain dela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Ontsa twitteatzeko bidea

Artikulu jakingarria aurkitu dut TwiTip blogean, zelan lortu jarraitzaile asko izatea Twitter-en. Horretarako, Jo-Lynne blogari gonbidatuak zazpi aholku ematen ditu, zazpi, zein baino zein kontuan hartzekoak, eta hemen laburtuko ditudanak: 1. Izan interesgarriaOndo dago esatea zer jan duzun bazkaltzeko edo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Twitter erako eguneroko aspaldikoa

1937tik 1941a bitartean, Genny Spencer gazteak ohitura hartu zuen egunerokoa idazteko. Gennyk 12 bat urte izango zituen artean, De Soto herrian bizi zen, Illinois estatuan, eta oso ohar laburrak idazten zituen bere inguruan gertatutakoaz. Hirurogeita hamar urte geroago, bere ondorengoek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Aupa, Carlos!

Egun hauetan Carlos bakargela batean dago, beiraren bestaldean Santanderko badia duela. Joan den ostiralean hezur-muinaren transplantea egin zioten Valdecillako Ospitalean, bigarrena, orain bost urte ere beste horrenbeste egin baitzioten hantxe bertan. 2003ko uztailean hiru euskaldun elkartu ginen Santanderren, Valdecilla Ospitalean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina