Liliput

2006an blog bat sortu nuen, eta izena eman nion Liliput, bertan esperimentu bat egin nahi nuen-eta: 140 karaktereko mezuak idatzi, neure burua behartzeko labur eta zehatz idaztera. Ez zuen luzaro iraun, hilabete pasatxo, baina gustura geratu nintzen esperientziarekin.

Orain dela gutxi konturatu naiz mikrobloga egiten ari nintzela orduan —“Ulertzaile onari, hitz gutxi. Epistolarik ez hemen”, zioen albo zutabeak, blogaren asmoa azaldu nahian—, alegia, Twitter moduko bat, zeren azken honetan mezuek ezin baitute eduki 140 karaktere baino gehiago.

Twitter erabiltzen dudan bakoitzean Liliput blogaz gogoratzen naiz, eta beste esaera hartaz: “laburra eta ona, bi bider ona”.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 Responses to Liliput

  1. egilea: Jozulin

    Zeu zinen Liliput, beraz! Mekatxis! Ederra zen ba, bloga.

  2. egilea: Iñaki

    Nik bi bider ona esan beharrian, bi bider laburra.
    Ona berez labur egitendalako

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Estimatuak daude loreak 🙂

  4. egilea: Iñaki Murua

    Neu ere laburtzearen aldekoa naiz, alegia, sarrera luzeegiek uxatu egiten naute.
    Hori bai, batzuetan mikroblogging-a mikroegi suertatzen zait, kar kar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude