Twitterlari bikainak

Bi bat hilabete daramat Twitter ganoraz erabiltzen, eta dagoeneko konturatu naiz badela zenbait jende —twitterlari bikainak edo supertwitterlariak—, bereziki merezi duena jarraitzea, behin baino gehiagotan mezu baliotsuak eskaintzen dizkigutelako, izar batekin gordetzen diren horietakoak, nahiz eta ez diren nabarmentzen zarata handia ateratzeagatik.

Gaur horietako hiru aipatuko ditut, eta konturatzen bazarete, hirurek erakusten digute badakitela zelan kudeatu “zarata” Twitter-en, hau da, mezu hutsalak. Zelan ulertu, bestela, hirurek jarraitzaile gehiago izatea eurek jarraitzen dituztenak baino? Hona hemen nire hiru twitterlari bikainak:

  • Gari Araolaza (39 following, 86 followers) Ez du larregi twitteatzen, baina sarri oparitzen digu perlaren bat, irakurlea aberasten duen horietakoa, informazioa edo ikuspuntua bereziak ditu-eta.
  • Chance Brown (91 following, 110 followers) Honek ere ez du asko twitteatzen, baina asko daki adimen mapen gainean, eta oso informazio ona eskaintzen du gai horretaz.
  • Julen Iturbe (61 following, 340 followers) Hiruretan hauxe da gehien twitteatzen duena, eta honek ere irakurgai onak eskaintzen ditu, del.icio.us-en gordetzeko modukoak.

Eta zuk, irakurle, baduzu twitterlari bikainik? Partekatuko zenituzke gurekin?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

4 erantzun Twitterlari bikainak-ri

  1. egilea: Mikel

    Oso gustuko dut Avinash Kaushik-en twitterra. Google Analytics-en ebanjelista da.

  2. egilea: Goio A

    Hasiberria naiz baina, hau jarraitzen dut gustura:
    http://twitter.com/Tyrexito

    Mauro Entrialgo da komikilari eta twitterlari bikaina.

  3. egilea: rushmore

    Stephen Fry aktoreak (eta teknologia zale amorratuak) 100.000 jarraitzaile baino gehiago ditu:

    http://www.telegraph.co.uk/scienceandtechnology/technology/twitter/4436123/Stephen-Fry-exceeds-100000-Twitter-followers.html

    Twiter-i buruz elkarrizketa (bideoa): http://news.bbc.co.uk/2/hi/entertainment/7845823.stm

    Aurrekoan igogailuan preso geratu zen eta bertatik “blogeatzen” jarraitu zuen:

    http://www.itproportal.com/articles/2009/02/05/stephen-fry-trapped-london-lift-enlists-nearly-500-followers-hour/

     

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko denoi. Segituko dugu twitteatzen 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude