Hilabetekako artxiboa: iraila 2008

Glosategia Komunikazioaren gainean

Hona hemen beste glosategi bat, Glosategia Komunikazioaren gainean, aurrekoa baino askoz ere osoagoa, izan ere, Tipografiaren gainekoa hemen txertatuta baitago. Glosategi honen edukiak irekiak dira. Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateko irakasle talde batek egin dugu glosategi hau, Informazioa eta Komunikazioa departamendukoak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Welcome back!

Atzo lehendabizikoz, eskola eman nuen ingelesez. Nire aurrean 30 ikasle inguru, denak euskaldunak, eta beste bi Erasmus egitasmokoak, Herberehetatik etorritakoak. Gaia: Digital Journalism, kazetaritza digitala. Ikasgelan sartu aurretik, beldur nintzan nigatik –mailarik emango ote nuen–, eta ikasleengatik –eurek ere maila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Ariketa bat ikasleentzat

View Larger Map Gaur hasiko naiz Digital Journalism ikasgaia ematen Ikus-entzunezko Komunikazioaren bigarren mailan, tartean Erasmus ikasleak ere ditugula. Ariketa bat prestatu diet dibertimento moduan: ikasle bakoitzak azaldu beharko du bere herria, Google Maps erabilita, zehazkiago esanda, Mymaps aplikazioa erabilita. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gaixotasunak jakinarazi, bai ala ez?

Sergey Brin Google enpresako sortzailetariko batek jakinarazi berri du LRRK2 genearen mutazio bat daramala, eta horrek, seguruenik, ekarriko diola probabilitate gehiago Parkinson gaitza hartzeko. Aditu asko zur eta lur geratu dira, asmatu ezinik Brinek zergatik egin duen publiko kontu hori. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Blogariok, nagiago?

Euskadi Irratian entzun nuen atzo, behin oporrak amaituta, blog asko geldirik daudela, lozorroan moduan. Blogariok alpertu ote gara? Nik ere ez dut egunero idatzi behin 2008-2009 ikasturtea hasita. Baina ez nabil alpertuta. Prestatzen nabil beste proiektu bat, glosategi bat komunikazioaz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Glosategi bat tipografiaz

Egun hauetan glosategi bat osatzen ibili naiz, tipografiaren gainean. Horretarako, hiru erreferentzia erabili ditut: ESNAL, Pello & ZUBIMENDI, Joxe Ramon (1993): Idazkera-liburua. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia. Gasteiz. BERRIA (2006): Estilo liburua. Berria. Andoain. WILLIAMS, Robin (1994): How to boss your … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Hiru aurkezpen bikain

Aspertuta zaude aurkezpen aspergarriak egiten Powerpoint, Impress, Keynote edo Google Docs erabilita, baina ez dakizu nondik nora jo? Trankil. Hiru adibide ekarriko dizkizut, bikainak, eta horiek eredu hartuta abia zaitezke bikaintasunera bidean. Munduko aurkezpenik onenakSlideShare webguneak —zeinek ostatu ematen baitie … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Espainiako itzulia Euskadi Irratian

Egun hauetan automobilean suertatu zait entzutea Espainiako itzulia, Euskadi Irratian. Lau lagunek egiten dute saioa: Joxe Mari Apaolaza koordinatzaile, Kepa Iribar etaparen gorabeherak kontatzen, eta gonbidatu gisa Txomin Perurena eta Xabier Usabiaga. Talde ona osatzen dute, eta ganoraz aztertzen dute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Musu bat, berezia

Gaur goizean, etxetik irtetera nindoala, Bego hurbildu zait eta “Zorionak” esan dit, musu bat eman ondoren, “orain sei urte baino hobeto gaude”. Izan ere, horrelako egun batean, orain sei urte, minbizia aurkitu zidaten.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 6 iruzkin

Gazte

Gure gazteak mundu digitalean murgiltzen diren neurrian, sortzen ari dira “hizkuntza digital” bat. Euskaraz adibiderik argiena izango da Kike Amonarrizek-eta sortu zuten SMS hiztegia, non ispilatzen baita gure gazteen hiztegia esamesak idazteko orduan. Ikusi nahi baduzue ingelesez zelako aldea dagoen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin