Gazte

Gure gazteak mundu digitalean murgiltzen diren neurrian, sortzen ari
dira “hizkuntza digital” bat. Euskaraz adibiderik argiena izango da Kike
Amonarrizek-eta
sortu zuten SMS hiztegia, non ispilatzen baita gure
gazteen hiztegia esamesak idazteko orduan.


Ikusi nahi baduzue ingelesez zelako aldea dagoen hizkuntza
estandarra eta hizkuntza digitalaren artean, bada webgune bat, The
AOLer Translator,
non sartzen baduzue esaldi bat, ingeles estandarrean, aplikazioak itzuli egingo dizue 12
urteko gazte batek idatziko lukeen moduan.Adibide bat:

  • Today I will go to the bookstore, because I want to
    buy a CD about Spielberg´s latest movie. Would you come with me?

Nik horrela idatzi nuen goiko esaldia, baina itzulgailuak beste hau eman zidan:

  • 2DAY I WIL GO 2 TEH BOKS2RE B/C I WANT 2 BUY A CD ABOUT SPEILBRG´S
    LAETST MOVEI!1!111!1! OMG WTF WUD U COMA WIT M3?????? WTF LOL

Zuek ere egin proba, jolas polita da-eta, eta laguntzen du
ulertzen hizkuntza guztiak, ez bakarrik euskara, zenbateraino aldatzen ari
diren teknologia berrien eraginez.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

4 Responses to Gazte

  1. egilea: pineapple

    Espero dot 12 urteko horren SMS lagun baterntzako izatia eta ez ama/aitta/izeba-ntzat, ze bestela WTF LOL (What the f*ck, Laughing out loud), sobra antzera geraketan da, ezta?

  2. egilea: oier

    Euskaraz –edo euskañolez– interneten gazteek nola idazten duten ikusteko toki polita da fotolog-a. Urteak daramatzate gazteek beraien hizkuntza digitala garatzen, baina messengerra eta smseak elkarrizketa “pribatuak” ziren besteontzat, eta ezin haietan sartu. Fotolog-ak ordea denon agerian jarri du hizkera hori:

    • “8urte hauetan kston pedorrua izn tzean arren Onon entzutenun bakoitzen kston ilusiua ite zilako…. ndndpaxa eguna!”
    • “itzi, nd eztaaa?? alaxee esperoooot!! bengaa, ndnd segi ta eoongoaa!! muxuuu andi baaaT!! itzi wapaaaaaaaa”
  3. egilea: Ricardo

    Ez naiz batere aditua euskarazko SMSen kontua, eta zalantza bat dut: Kike Amonarrizen SMS hiztegian “gure
    gazteen hiztegia esamesak idazteko orduan” islatzen da, ala Amonarrizek lan horretan gure gazteek esamesak idazteko hiztegi bat asmatu/proposatu du?

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Pineapple, ez dakit zer esan WTF LOL horri buruz; izan liteke programatzailearen adar jotze bat, edo ispila lezake AEBetan gaztetxoek darabilten hizkuntza, ez nuke jakingo esaten.

    Oier, fotologena oso iradokizun zuzena da, niretzat aurkikuntza bat. Eskerrik asko, zeren aurrerantzean kontuan hartuko ditut hizkuntzaren bilakaera aztertzeko orduan.

    Ez nago seguru, Rikardo, baina pentsatzen dut Kikek-eta proposamen bat egingo zutela,  gazteen erabileran oinarrituta.

    Mila esker hirurei, balio handia erantsi diozue-eta hemen idatzitakoari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude