Hilabetekako artxiboa: maiatza 2008

ETAren zentzugabekeria

Beste norbaitek ezin hobeto adierazten duenean, ez dago zertan asmatzen ibili. Nik ere bat egiten dut Javier Vizcainorekin, Anjel Lertxundirekin eta Mikel Iturriarekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Apture: gehigarri harrigarria blogentzat

Atzo ezkero, eta Gari Araolaza adiskidearen laguntzarekin, Apture aplikazioa erabiltzen ari naiz blog honetan. Gehigarri honi esker, testuari testuinguru multimedia erants diezaioket —dela argazki bat, dela bideo bat, dela aipamen bat Wikipediatik hartuta—, halako moldez non ohiko loturak zaharkituak gelditzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 erantzun

Galtzailearen motiboa

Harrituta irakurri dut Hillary Clintonek 21 milioi dolar zor duela, baina harrituago geratu naiz jakin dudanean AEBetako hauteskundeen historian irabazleek lagundu izan dietela beren aurkariei zorra kitatzen. Beraz, galtzaileak beti du motibo bat oso materiala irabazleari laguntzeko hemendik eta azaroa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Debagoiena, zigortuta

Leintz Gatzagan hasi eta Bergara bitartean, badaude hainbat proiektu, behar beharrezkoak, baina geldirik daudenak: tranbia da horietako bat. Aspalditik hasita behar zuen, baina geldirik dago. Olandixoko tunela da beste bat, Mondragoen, eta hori ere geldirik dago. Mankomunitateko presidentea, bestalde, kartzelan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 erantzun

Amerikar dinastiak

Gazteagoak ginenean, pozik ikusi genituen Kennedy-tarrak politikaren gorenean (John, Robert, Edward), eta, behin eta berriro, deitoratu genuen bidean izan zituzten kalamitateak. Erabat idealizatuta genituen, eta ez genuen kontuan hartu hor dinastia bat zebilela lanean, koroarik gabea izan arren. Geroago baina, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

8. probintzia, 33. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 33. saioa. 2008ko maiatzaren 11n egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Ahotsak.com webgunea. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Maider Unda eta Euskararen Jatorriaren Bloga. boomp3.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Arazoak mikroipuinekin

Orain hiru hilabete erosi nuen Karlos Linazasoro idazlearen azken liburua, Diotenez, baina arazoak ditut aurrera egiteko. Ipuin oso laburrez osatua dago liburu gehiena, batzuk zoragarriak, baina nekez egiten dut aurrera, seguruasko liburuak ipuin beste hari dituelako, alegia, mordoa. Badirudi nik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Safari nabigatzailearen hiztegia

Safari nabigatzaileak badu aplikazio bat oso erabilgarria ingelesezko testuak irakurtzeko: ingeles hiztegi bat. Testu bat irakurtzen ari zarela, estrapozu egiten baduzu hitz batekin ez dakizuna zer esan nahi duen, jarri punteroa hitz horren gainean, eta sakatu komando + control + … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Kerobiaren musika jaitsi dugu

Jakin bezain laster Kerobia taldeak prest zuela azken diskoa jendeak libre jaisteko, sartu egin nintzen taldearen webgunean, eta jaitsi egin nuen diskoa. Ondoren, iTunes programan sartu, eta entzun egin nuen. Perfect. Mireni aipatu nion zelan jaitsi nuen diskoa, eta eskatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

8. probintzia, 32. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 32. saioa. 2008ko maiatzaren 4an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSaio honetan, honako gai hauek jorratu ditugu: Eibartarrak posta zerrenda. Zertaz hitz egin den euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: Palenqueko lagunak eta Henrike Knörr. boomp3.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzuna 1