Galtzailearen motiboa

Harrituta
irakurri dut Hillary Clintonek 21 milioi dolar zor duela, baina harrituago geratu
naiz jakin dudanean AEBetako hauteskundeen historian irabazleek lagundu izan
dietela beren aurkariei zorra kitatzen.

Beraz, galtzaileak beti du motibo bat
oso materiala irabazleari laguntzeko hemendik eta azaroa arte, azken bozketa
egiten denean.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to Galtzailearen motiboa

  1. egilea: birasuegi

    Kaixo Joxe, azken aldian Estatu Batuetako politika eta han mugitzen diren ‘dinastiekin’ oso interesatuta ikusten zaitut.

    Dinastien gaiaz asko idatzi du Gore Vidal idazle estatubatuarrak, bera ere dinastia horietako baten parte da, eta hainbat adarrekin lotura familiarrak ditu. Interesgarria.

     

     

  2. egilea: Urbinaga

    Emakume horrek ez du etsiko, gainera zorrak “beltzak”(partiduak uste dut nik) kitatzen badizkio gerorako are gutxiago.USAko president izateko azken aukeran dago.Azaroaren konbentzioan “notableek” erabakiko dute, ikusi bestela edo irakurri .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude