Debagoiena, zigortuta

Leintz Gatzagan hasi eta Bergara bitartean, badaude hainbat proiektu, behar beharrezkoak, baina geldirik daudenak: tranbia da horietako bat. Aspalditik hasita behar zuen, baina geldirik dago. Olandixoko tunela da beste bat, Mondragoen, eta hori ere geldirik dago. Mankomunitateko presidentea, bestalde, kartzelan dago, Ino Galparsoro.

Sinestuta nago batek baino gehiagok, Madrilen eta hemen, ordainarazi nahi dietela debagoiendarrei ezker abertzaleari eman izana botoa. Horregatik daude proiektu horiek hasi barik.

Arrasateko Udala, geldirik
Mondragoeko Udala, bestalde, geldirik dago, egoera berezian, gai ez dela aurrera eramateko arnas luzeko proiekturik. Horrela egon zen aurreko agintealdiaren azken bi urteak, orduko eskandalu inmobiliarioak zirela-eta, eta horrela segituko du agintealdi honetan, zentsura mozioak aurrera egin edo ez. Mondragoetarrei ez zaie urik faltako etxeko iturrietan, baina hortik aparte, gauza gutxi.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 Responses to Debagoiena, zigortuta

  1. egilea: eneritz

    egun on joxe

    nundik atera duzu arrasateko udala “arnas luzeko proiekturik” aurrera eramateko gai ez denik edo agintealdi honetan aurreko bi urteetan bezala jarraituko duela?fribolo xamarra iruditzen zait egia esan.
    beharbada hori gertatu ez dadin herriari parte hartzera dei egin beharko genioke, ez?

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Arnas luzeko proiektuak aurrera ateratzeko kontsentsu zabalak behar izaten dira alderdien artean. Orain, berriz, hori ia ezinezkoa da Arrasaten, giroa oso gaiztotuta dagoelako alderdien artean.

  3. egilea: eneritz

    orain giroa gaiztotuta dagoen arren, kontsentsu zabalak lortuko diren itxaropena daukot. itxaropena da galdu behar den azkena, ezta?

     

  4. egilea: patxi

    Arrasateko udaleko langile naizen aldetik, ez dut nabaritu izozterik, are gehiago. Legegintzaldi batetik bester, ezer igartekotan, dinamika piztu dela otutzen zait.

    Niri dagokidan arloan, behinik behin, proiektuak irekita ikusi ez ezik, gauza barriak martxan  jartzen ari direla nabaritu dut.
    Gazteria zinegotzia, orpoz orpo teknikari eta langileekin lanean, batzartuta, proposamenak eginez, eta iraupen luzeagoko proiektuak proposatu eta bideratzen.
    Langileak ere, lehengo alkate despotaren ostean, beste era batera lanean ikusten ditut. Are gehiago, Inoren alde, udal langileek piztu duten dinamika… nahi luke udal agintari batek baino gehiago.
    Zigorra egon egon daiteke, handiena Ino kartzelaratzea, baina Debagoienak jakingo du neurrian ekiten. Orain arte be, eskualde aktiboa da hau, eta aurrerantzean be, neurria emango duela begitantzen zait.
    AHT adibidez ez duzu aipatu, eta hori bada Madriletik eta Gasteizetik inposatutakoa. Hor ere eredugarri dira udal agintari, herri elkarte eta norbanakoak (herri kontsulta Aramaion, desjabetzeen kontuak Eskoriatza eta Aramaion, herritarren partehartzea mobilizazioetan Arrasaten….)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude