Hilabetekako artxiboa: iraila 2007

Erasmus ikasleak, Elorrion

Atzo iluntzean Erasmus ikasleak izan genituen Elorrion. Lehendabizi herria bisitatu genuen, eta ondoren afaltzera joan ginen Alkartu izeneko elkartera. Han jaki gozoak genituen prest, Balen eta Aitor lagunek prestatuta, ardo gozoekin, tartean Mendraka txakolina, Elorrion bertan egina. Elorrio izugarri gustatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskaldun fededun

EITBk aspaldi erabaki zuen euskaldunok fededunak garela, eta horregatik, ETB1n eta Euskadi Irratian igandero oparitzen digu meza santua, Eliza Katoliko Apostolikoaren meza. Jakin nahiko nuke zeren arabera hartu duen EITBk erabaki hori, zein datutan oinarrituta. Euskaldunok fededunagoak gara euskotarrak baino? … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Zertara dator “web gune” hori?

Webgune hitz berria da, ingelesezko “web site” igualtsuaren parekoa. Ekinaren ekinez, euskaraz lortu da zelanbaiteko batasun bat webgune hitz horren inguruan. Horren froga, Asier Sarasuak bere blogean, Eibartik, emandako datuak. Orduan, zertara datoz Elhuyar eta Uzei “web gune” proposatuz? De … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

8. probintzia podcast bidez

Gari Araolaza lagunari esker, berak grabatu baitzidan “8. probintzia” atalaren bigarren irratsaioa Euskadi Irratiaren Amarauna programan, gaur ipintzea daukat atal horren podcasta hemen. Entzun ez zenutenok, hortaz, aukera duzue hemen entzuteko atzo esandakoak. EdukiakBigarren irratsaio honetan honako gaiok landu ditugu: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin

Erasmus ikasleak

Dagoeneko bi eskola egun izan ditut Filiz, Seda, Amarens, Renske eta Kira ikasleekin, bostak atzerritik etorriak HUHEZI fakultatera Erasmus programari esker. Eskolak ingelesez eman ditut, batean Euskal Herria azaltzeko eta bestean Mondragoeko kooperatiba mugimendua. Oraindik beste eskola egun bat geratzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Txortan

Mezu bat jaso dut, anonimoa —pentsatzen ordenagailuz ordenagailu ibiliko dela—, eta hor azaltzen da nondik etor daitekeen “txortan” hitza. Si non e vero, e ben trovato, egia ez bada, ondo asmatua da. Eta grazia izugarria du: Ondala gitxi entera na … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

The Sartorialist

Begi zorrotza du Scott Schuman blogariak modarako, hain zorrotza ze Time aldizkariak izendatu du modako 100 eragilerik handienetako bat. Manhattan auzoan gora eta behera ibiltzen da, New York hiriaren bihotzean, beti kamera aldean duela, eta ikusten duenean zerbait deigarri, tak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Eztei ederrak

Joan den larunbatean, hilak 15, Oñatin izan ginen Naia eta Unai loben ezteietan. Aspaldiko partez, trajea jantzi nuen, korbata eta guzti. Egun paregabea bizi izan genuen: eguraldi ona, ezkontza bera polita, bazkari bikaina, dantza alaia… Nekatuta etxeratu ginen, baina pozik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

8. probintzia, Euskadi Irratian

Datorren igandean, irailak 15, Euskadi Irratiak leiho txiki bat irekiko dio euskal blogosferari, Amarauna izeneko irratsaioaren barruan. Igandero, goizeko 10:15ean, “8. probintzia” egingo da, tarte bat hamar bat minutukoa, eta hor nik hitz egingo dut Arantxa Kalzadarekin batera. Hamar minutu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 7 iruzkin

Madeleine

Nahastuta nabil kontu honekin, Portugalen orain hilabete batzuk galdu zen Madelein haurraren kontuarekin. Beste askok bezala, nik ere bat egin nuen orduan haren gurasoen saminarekin. Orain, ostera, galdera asko eta hainbat froga kaleratu dira, kolokan jartzen dutenak bahiketaren hipotesia. Bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin