Hilabetekako artxiboa: iraila 2007

Errusiako blogari emankorrak

Sergei Kutznetsov kazetari errusiarrari irakurri diot Dispatches from Blogistan liburuan, blogari errusiarrak izanda munduko blogarien %3 baino gutxiago, zelan idazten dituzten blogosferako mezu guztien %10.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Pornografia 2.0 erara

Go2Web2 webgunean irakurri dut erabiltzaileak sortutako edukiak —hori baita Web 2.0ren ezaugarririk behinenetako bat— iritsi direla pornografiara ere. Kontua da hainbat aplikazio sortu direla hortik zehar, jendeak bertara igo ditzan bideo pornoak, besteekin partekatzeko. Hona hemen, bada, zenbait komunitate porno … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 14 iruzkin

Aurkik 608 informazio iturri eskaintzen ditu

Joan den larunbatean, irailak 8, berriro sartu nintzen Aurki.com informazio batzailean, eta zenbatu egin nituen zenbat feed eskaintzen dituen, informazio hori eguneratu beharra nuen-eta nire ikerkuntza lanerako. Iragan larunbatean, Aurki.comek 608 informazio iturri eskaintzen zituen, 16 ataletan banatuta.    •    Politika-gizartea: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Twitter eta ni

Atzo arratsaldean Twitter kontu bat ireki nuen joxearanzabal erabiltzaile izenarekin, kostata, hori bai, justu orduan zerbitzariak aldatzen ari baitziren. Berandu bada ere, probatu nahi dut zer eman dezakeen aplikazio horrek. Txioka.net agertzeak lagundu dit pauso hori ematen, orain argiago ikusten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Sukarra, Pavarotti eta iPod berria

Nahi baino beranduago hasi da niretzar 2007-2008 ikasturtea, sei egunez ohean egon naiz-eta laringitis akutuak jota. Sukarraren eraginez seguruenik, ez indarrik ez eta gogorik ere ez dut izan blogeatzeko. Laugarren egunean hasi nintzen posta elektronikoa begiratu eta presazkoena erantzuten. Besterik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin