Hilabetekako artxiboa: azaroa 2005

Idaztea bizitzea da

Egun hauetan liburu bat irakurri dut, “José Luis Sampedro”:http://www.clubcultura.com/clubliteratura/clubescritores/sampedro/home.htm idazlearen azkena, Escribir es vivir, eta iruditu zait zoragarria, edonori gomendatzeko modukoa. Nire urtebetetzean oparitu zidaten, aurretik adirerazi bainuen liburu hori erosteko gogoa, izan ere, egun batzuk lehenago liburu dendan nengoela, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 erantzun

Blogak hizpide

Hizpide aldizkariak artikulu bat argitaratu du blogen gainean: Weblog-ak: euskararen ikas-irakaskuntzarako tresna berriak. Eta hor egileek diote blogak erreminta egokiak izan daitezkeela bigarren hizkuntza ikasten ari direnentzat. Agurne Aizpitartek eta Natxo Guillének sinatzen dute artikulua, eta berau dator Hizpide aldizkariaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 erantzun

Emakumea erditzen

Dena ez da zaborra telebistan. Ale ederrik ere ikus daiteke egongelako pantailan. Aurreko batean, ostiralean uste dut izan zela, cuatro ikusten ari ginela, emakume bat erditzen ikusi genuen. Miren gurekin zegoen, eta berarentzat harrigarria izan zen benetan. Shock bat. “Horrela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Urduñan

Asteburu honetan Urduñan izan gara, hotel-bainuetxe batean. Gutizia bat izan da, Begoren eta bion urtebetetzeak ospatzeko. Gau bakarra egin dugu, baina pozik itzuli gara, paraje ederrak sumatu ditugu-eta inguru hartan. Gasteiz aldetik iritsi ginen “Urduñara,”:http://www.euskalnet.net/kmendibil/orduna_principal.html euripean eta behe lainoak lagunduta. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Tesirako gaia: Aurki.com

Aldatu egin dut nire doktore tesiaren aztergaia: euskal blogosfera barik, Aurki.com agregatzailea aztertuko dut, besteak beste Aurki.com delako gaur egun euskal blogosferaren ispilurik osoena. Atzo bukatu genuen doktorego ikastaroaren lehen atala, arau metodologikoei dagokiena, eta hor etengabe aritu gara ikerkuntza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 erantzun

Ibon Sarasola, berriro Interneten

Gustura irakurri nuen Ibon Sarasola berriro hasiko zela idazten Erabili.com-en, garai batean egin zuen moduan, astean behin. Oraingoan, baina, Ibonek aintzat hartu beharko luke Erramun Gerrikagoitiak Erabili.com-en egin dion proposamena, alegia, erantzun diezaiela irakurleek bere artikuluei egindako oharrei. Ni bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

Esnatu, Amorrortu!

Zein gogorra den futbol entrenatzaileen bizimodua! Bapo irabazten dute, baina gaur egun ez dute nahikoa futbolaz jakitea; horretaz gain, liderrak izan behar dira, psikologoak, eta… komunikatzen jakin behar dute. Bestela, jendeak barre, herenegun “Maracaná 05”:http://www.cuatro.com/programas/deporte/maracana05/ saioan Jose Mari Amorrorturen kontura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 erantzun

53 tako

Zorioneko ni. Azaroak 8 ditu gaur, eta badut zer ospaturik. Lehenik, nire urtebetetzea: 53 urte, horietatik hiru, nire bigarren bizialdikoak, alegia, minbizia aurkitu zidatenetik honakoak. Bigarrenik, osasun kontuak: atzo medikuak esan zidanez, dena ondo doa. Eta hirugarrenik, Faroa: nire blogak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 17 erantzun

Plaza-gizonak

Orain astebete erosi nuen Donostian Manuel Lasarte bertsolariaren azken liburua: Plaza-gizonak, Auspoa argitaletxeak kaleratua. Asteon irakurri dut, eta ez zait gustatu. Liburuak jasotzen ditu Manuel Lasarteren 56 artikulu, gehienak idatziak 2000 eta 2002 urteen artean DV egunkarian, non Leitzako bertsolariak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Cibermedios

Prentsa digitalak hamar urte bete ditu Espainian, eta, hori dela eta, zenbait adituk liburu bat atera dute: “Cibermedios. El impacto de internet en los medios de comunicación en España.”:http://e-periodistas.blogspot.com/2005/11/se-publica-cibermedios-un-repaso-diez.html Ramon Salaverriak koordinatu du lan hori, eta Espainiako Hezkuntza Ministerioak ordaindu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 6 erantzun