Hilabetekako artxiboa: uztaila 2005

Liburu denda bat gutxiago

Atzo Hire liburu dendan izan nintzen, Arrasaten, eta Pilarrek eman zidan berria: datorren azaroan, itxi egingo dute liburu denda. Guztira 32 bat urte egin dituzte Martinez de Ubago ahizpek Portaloiaren ondoan liburuak-eta saltzen. Denda txikia da, baina liburu zaleok hortxe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Albiste bat hankaz gora

Atzo zen espaziora joatekoa Discovery transbordadorea, baina azken orduan, atzeratu egin zen haren jaurtiketa. Hori esateko, ETB2k esan zigun ia bi minutuko albiste batean, orain bi urte eta erdi Columbia transbordadorea txiki-txiki egin zela Lurraren orbitan sartu zenean. Eta gero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Argia

Halako batean, Toledoko euskalduna aspertu egin zen hiztun kaskarra izaten, eta Deustuko Unibertsitatean ikasten ari zela, erabaki zuen euskara ikastea. Eta orduan bi gauza egin zituen: Zeruko Argiaren harpidetza, astekari bat, artean egunkari itxurakoa. Erosi zuen Ixaka Lopez Mendizabalen hiztegia. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

Toledoko euskalduna

Sasoi batean neu nintzen “Toledoko euskalduna”. Hamabost urte nituela, horrela deitzen zidan Luxio Murgoitiok berari euskaraz hitz egiten ahalegintzen nintzen bakoitzean, hain txarto egiten nuen-eta berba. Ikasle nintzela, uda denboran Amat kooperatibara joaten nintzen, Arrasaten, diru apur bat irabazi eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

Internet eta idazkuntza, etsaiak?

Luistxo Fernandezen blogean irakurri nuen nola Joan Mari Irigoien idazle finak adierazpen batzuk egin zituen DV egunkarian, eta hor ondorengo hau esaten zuen: Lo mío es escribir, pero tenemos grandes enemigos como Internet o las nuevas tecnologías, que sin duda, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Autografo bat ipurdian

Orain arte sekula ez zait egokitu autografo bat idaztea ipurdi batean. Miren alaba udalekuetara joan arte. Maleta prestatzen ari zela amatxorekin, deitu egin zidan bere gelara, begien aurrean ipurdi bat ipini, eta eskatu zidan nire autografoa idazteko ipurdi hartan. Ipurdia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Hasi naiteke ariketa egiten

Urtebetez galtza berezi bat jantzi behar izan dut ezker hankan, tronbosiaren ondorioz. Herenegun, baina, medikuak esan zidan kentzeko galtza hori, eta nahi izanez gero, hasteko ariketa fisikoa egiten, poliki-poliki. Horiek izan ziren ondoriorik behinenak ospitalera egindako bisitatik. Beraz, 11 hilabete … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 erantzun

Larrimina

Atzo ospitalean egin nuen denbora dezente, bi kontrol nituen-eta Galdakaon egiteko: kardiologian lehendabizi, eta hematologian gero. Itxaron gelan sartu nintzenean, kardiologian, eseri eta irakurtzen hasi nintzen, eguneko Berria. Itxaron gela, beteta. Halako batean, emakume bat jarri zen nire eskuinean, hola, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 erantzun

Zabriskie gizajoa

Orain urte dezente, “Luis Ocaña,”:http://www.step.es/personales/jms/heroes/ocana.htm ezin nozitu-eta Eddy Merck handiaren erasoak, erori eta utzi egin behar izan zuen Tourra, soinean elastiko horia zuela. Iaz, faboritoen urrezko sortan zegoela, Iban Mayok ere muin egin zion lurrari, eta lasterketa utzi egun batzuetara. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 erantzun

Triunfo

Irakurri dut “El País”:http://tinyurl.com/9yobv egunkarian Salamancako Unibertsitatea hasi dela digitalizatzen Triunfo aldizkariaren ale guztiak. Eta poztu egin naiz, Triunfo sinbolo bat delako niretzat, frankismo garaian bera izan zelako, gutariko askorentzat, arnas zitekeen aire garbi bakanetakoa. Donostiako apaizgaitegian nenbilela, preu egitekotan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun