Hasi naiteke ariketa egiten

Urtebetez galtza berezi bat jantzi behar izan dut ezker hankan, tronbosiaren ondorioz. Herenegun, baina, medikuak esan zidan kentzeko galtza hori, eta nahi izanez gero, hasteko ariketa fisikoa egiten, poliki-poliki. Horiek izan ziren ondoriorik behinenak ospitalera egindako bisitatik.
Beraz, 11 hilabete ditut Arrasate-Oñati lasterketa prestatzeko. Mantso hasi beharko naiz, ordea, minik ez hartzeko. Medikuak berak esan zidan ezker hanka apur bat atrofiatuta dudala; beraz, onena izango da hasieran etxeko bizikletan hastea, hankak gogor daitezen apur bat. Eta gero futbol zelaira, arineketaldi kontrolatuak egitera.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

9 erantzun Hasi naiteke ariketa egiten-ri

  1. egilea: Julen

    Aupa Joxe,
    nork dauka Arrasate-Oñati lasterketako marka? has dadila dardarka, bazatoz zu eta!
    Animo, lortzen ari zara!

  2. Aupa Joxe,

    Ba Madrid 2012ko maratoia ezin izango da izan, baina Arrasate-Oñati lasterketa ez makala.

    Zure moduko jogging zale batek berehala eskuratuko du sasoi puntua. Allez, allez!!!

    Ondo-ondo segi.

  3. egilea: eneko

    Aupa Joxe!

    hasi pixkanaka, martxa hartu eta ea besteok zu segitzeko kapazak garen!

  4. Berri onak Joxe,

    Kontuz izan santierutekin batez be, badakizu denpora askoan kirola egin barik egon ezkero gorputza gitxika gitxika behartu behar dala.

  5. egilea: Nahikari

    Iepa Joxe!

    Apurke-apurke in zazu. Bi operazio dekodaz ezkerreko hankan ta bakit ze dan ezin izen dodana hiru urtetan in arrasti baten itea. Burugogorra naz, ze ingo jako! Bakizu animo!

  6. egilea: Juanjo Brizuela

    Zorionak Joxe!!! Pozten naiz. Animo. Noizko saskibaloiko partidu bat?

  7. egilea: Larraitz

    Zergaitik ez zara igeriketatik hasten? Edo aquagym bezalako zeozerekin? Hor ez dozuz hezurrak mintzen baina muskuluak pixkanaka pixkanaka mugitzeko aukera emoten dotzu.

    Familiako Fish-a

  8. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko denoi animoengatik. Hala ere, ez beldurrik izan, ez dut-eta markarik hautsiko Arrasate-Oñatin; nahikoa egingo dut amaituz gero. Saskibaloian, berriz, oso traketsa izan naiz beti, baina nork daki! Eta igerilekuari dagokionez, konturatzen naiz oso egokia izan daitekeela minak-eta saihesteko, baina inoiz ez naiz gustura ibili piszinetan, seguruenik hor anteoju barik ibili beharra dudalako, eta horrela piperrik ere ez dudalako ikusten.

    Jaso dut zuen abisua, kontuz hasteko, eta horrela egingo dut. Poliki hasiko naiz, oso poliki, eta gutxinaka-gutxinaka joango naiz lan karga handitzen. Besarkada handi bat denoi!

  9. egilea: Iturri

    Jope! Pasa egin zitzaidan mezu hau, bloglines-en zaparradan-edo. Dena dela, ea dena ondo doan eta datorren urtean Arrasate-Oñati egiteko moduan zauden. Hori bai, Euskaltel-Euskadiko prestatzaileei ez egin kasu, gainerakoan jai izango duzu-eta.

    Asmoa zein da denboraldi guztia karrera horretan jokatzea edo udaberriko beste zenbait klasika korritzeko asmoa duzu? Agenterik bai? Ez baduzu, ez joan Zubiaurre Athletic-era eraman nahi izan duenarengana, zeren bestela urtebete pasa beharko duzu korritu gabe.

    Portzierto, badakizu Anoeta Estadioan korritzekoak direla Munduko Master txapelketak abuztuaren 22tik irailaren 3ra? 5700 atleta espero omen dituzte antolatzaileek

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude