Hilabetekako artxiboa: ekaina 2005

Apple + Intel

Orain dela egun gutxi Applek jakinarazi zuen IBM utzi eta Intelek egindako txipak hasiko dela erabiltzen, datorren urtetik hasita. Jobsek berak esan zuen moduan, trantsizioa bi urtean egingo da. Erabakiak ez nau gaizki harrapatu, urtarrilean erosi bainuen PowerBook bat, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Agur Mrs. Robinson

Anne Bancroft aktorea hil da. Bera zen Mrs Robinson The Graduate film gogoangarrian. Gogoangarria musikagatik, Simon eta Garfunkelek egin baitzuten famatu Mrs Robinson abestia, eta gogoangarria gaiagatik, Robinson andre gaiztoak ohera eraman baitzuen Dustin Hoffman graduatu berri inuxentea, berau haren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Jon eta Josu, etxera

Atzo arratsaldean Arrasaten izan nintzen, ekitaldi batean, eskatzeko Jon Agirre eta Josu Uribetxebarria preso mondragoetarren askatasuna. Bien egoera oso berezia da: Jonek aspaldi bete zituen hiru laurdenak, eta gaixorik dago. Hainbat ebakuntza egin diote, eta baliteke gehiago ere egin behar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Sahara

Aurreko batean, Miren eta biok telebistaren aurrean geundela, albisteak ikusten, zurtuta geratu ginen, ikusi genuenean Marokoko poliziak nola jipoitzen zituen sahararrak El Aaiunen. Berdin zen emakumeak zein gizonezkoak; gupida barik egurtzen zituzten. Gizon bat luze zetzan lurrean, polizia bat joan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gipuzkoako Foru Aldundiaren okerra

Aurreko batean lagun batek esan zidan ez zuela oso ondo ulertzen liskarra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta euskal blogarion artean sortutakoa. Orduan, adibide bat ipini nion, hurbilagoa bere ohiko esparrutik, nire lagun hori oso lotuta baitago papera den guztiarekin, oso Gutenberg … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Irujo

Nahi nuen Aimarrek irabaztea, eta azkenean berak irabazi, 22-18, baina oraindik ez dut garbi ikusten nola eskuratu duen txapela, goizuetarra oso gaizki hasi baita. Partida arraroa izan da, oso, eta gauean berriro ikusi beharko dut, ulertzeko zer gertatu den. Sariak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Hitzak

Anjel Lertxundiren gaurko zutabea irakurrita, erabaki dut aipamen bat egingo niola, eta, aldi berean, lotura eskaini, bere artikulura. Joan naiz Berriara, eta aurkitu dut lotura bat kilometrikoa, 214 letra eta zenbakikoa. http://www.berria.info/iritzia/zutabea_ikusi.php?Saila=IRITZ IA&Iturria=BERRIA&Data=2005-06-05&Produktua=BERR IA&Edizioa=00&Orria=007&Kont=029&Sinadura=AN JEL%20LERTXUNDI&Zint=%3Czintiloa%3Ehitz%20beste%3C/zinti loa%3E Atentzioa eman dit, larregikoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Jon Arretxerena literatura ote?

Eztabaida polita izan dugu Ibon Egañak Gara egunkarian egindako adierazpen batzuen harira. Baina eztabaida horrek oraindik izan lezake jarraipenik, beste kontu baten harira: zer den, eta zer ez den literatura. Ikusten dut Ibanek eta Ibonek listoia goi jarri nahi dutela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Woodstein

Watergate kasua bere gorenera iritsi zenean, 1974an, EUTGn ari nintzen ikasten, Donostian. Gogoan dut nola, gutxi iritzita hemengo egunkariek zenbat idazten zuten eskandalu hartaz, LExpress aldizkaria erosten nuela, eta han irentsi Watergatez idatzitako guztia. Liburua gaztelaniaz kaleratu zenean ere, ia-ia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Kamil eta Jonmikel

Jonmikel Intsaustiren mezu bat jaso dut Poloniatik, Wroclaw hirian baitago, Fagorren fabrika batean. Orain bost urte Londresen ezagutu genuen elkar, Institute of Basque Studies erakundeak eratutako euskal aste batean, artean bera Errioxako Unibertsitatean zebilela, eta ni Goienan. Jonmikelek dio orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina