Hilabetekako artxiboa: ekaina 2005

Galizia

Gazteagoak ginenean, Triunfo aldizkaria irakurtzen genuen astero-astero. Han, luma zorrotzak aurkitzen genituen, eta haien bidez aire garbia arnasten genuen frankismoaren giro ustelean. Besteak beste, Eduardo Haro Tecglen, Manuel Vazquez Montalban, Alfonso Sastre, Diego Galan, Miret Magdalena, eta beste asko aurkitzen genituen han. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Landak

Asteburu hau Landetan igaro dugu, Le Vieux Port izeneko kanpinean. Berez Messanges herrian dago kanpina, baina askoz ere hurbilago Vieux Boucau herritik. Hamahiru lagun izan gara han, zortzi pertsona larri, eta bost neska-mutiko, tartean, noski, Miren alaba eta bere laguntxoak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Agur, Lourdes!

Lourdes Arkotxa hil zaigu gaur goizean, minbiziak jota. Bera zen Musikaire elkarteko lehendakaria, eta joan egin zaigu gu konturatu orduko. Oraindik ahoa ireki ezinik nabil, harrituta, zein bizkor joan den dena. Orain hilabete eta erdi, asko jota, Lourdesi tumor bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Osasunaz jakiteko, jo Internetera

Nik egin nuen linfoma diagnostikatu zidatenean, eta konturatzen naiz nire inguruan jendeak ere horixe egiten duela: Internetera jo informazioa jasotzeko osasunari buruz. Hala ere, ez nuen uste Internet hain agudo bihurtuko zenik hedabiderik fidagarriena osasunaren gaineko informazioa bilatzeko orduan. Baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Musikaire

Aurten berriro dator Musikaire(eusk)/orria.html Elorriora. Ekainaren erdialdetik, uztailaren bukaera arte, asteburu guztietan era guztietako musikak izango ditugu aukeran (errenazentista, klasikoa, gaur egungoa, folka…), baita antzerkia, dantza eta kale animazioa ere. Hori guztia Elorriok dituen jauregi, ermita, plaza eta txoko paregabeak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zozoa eta birigarroa, mp3n

Aspaldi nenbilen txori kantuak ikasi guran, nekez bereizten ditut-eta txorien jardunak, kukuarena eta belearena izan ezik. Atzo aurkitu nuen webgune bat, BBC albistarian, eta hor 10 txoriren kantuak eskaintzen zaizkigu mp3 formatuan, denak ere oso ezagunak Britainia Handian ez ezik, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Televisió Cardedeu, zorionak!

Aurten “Televisió Cardedeu”:http://www.cardedeu.org/tele/ izeneko herri telebistak 25 urte bete ditu. 1980ko ekainaren 7an sortu zen Cardedeu herrian, herri irratiek Katalunian izandako arrakasta aprobetxaturik. Estatu espainiarrean bera izan zen lehen herri telebista, eta ateak ireki zizkien atzetik etorri ziren beste telebista … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Hamilton Naki

The Guardian egunkariak zioen: “Bi gizonek egin zuten lehen bihotzeko transplantea gizakiengan. Bat aberats eta famatu egin zen; besteak lorezain itxurak egin behar izan ditu. Orain arte.” Harri eta zur geratu naiz Hamilton Naki aitzindariaren berri irakurri dudanean, justu hil … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Aupa Landaluze!

Atzo Dauphiné Libéré lasterketa ikusi nuen ETBn, eta harrituta geratu nintzen “Iñigo Landaluzek”:http://www.capture-the-peloton.com/Races/TdFP04/EUS-Landaluze.jpg zein ondo erantzun zien aurkarien erasoei. Bukaeran, eutsi egin zion lidergoari, minutu eta pikuko errentarekin. Gaurko etapan, berriz, nire bihotzak erakutsi dit sasoiko dagoela, horrek ere ezin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Alicia

Zeresan handia ematen ari da Alicia gaztea AEBetan. Minbizi arraro bat antzeman ziotenetik, bere gaixotasunaren gaineko kronikak idazten ari da San Francisco Chronicle egunkarian, non lehendik ere lanean ari baitzen, bekadun gisa. Alicia Rose Parlettek 23 urte ditu, eta orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1