Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Pablo Areso, in memoriam

Pablo Areso hil da, gure irakaslea Saturrarango seminarioan. Mende erdi luze joan da hara iritsi ginela 11 urterekin. Hala ere, Pablo Areso beti izango dut gogoan, pertsona moduan eta irakasle gisa. Saturraranera iritsi ginenean berak 33 bat urte izango zituen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Emakumeak Errebonbilloetan

2003an laurehun urteko tradizio bat egokitu zen Elorrion, Bizkaian, ordura arte gizonek bakarrik hartzen baitzuten parte soldadu moduan Errebonbilloetan, urtero urriaren lehen igandean egiten den alardean. Urte hartan lehen aldiz, bi emakume irten ziren alardean soldadu moduan: Saioa Gomez Lasagabaster … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

La Belle Époque Elorrion

Gutxik jakingo dute, jauregi barrokoen urrezko aroa atzean utzita, Elorriok Belle Époque moduko bat izan zuela XIX. mendeko azken herenean batez ere, bertan eraiki ziren bi bainuetxeen inguruan: Galartzako bainuetxea eta Beleringo bainuetxea. Igor Basterretxeak dioen moduan, XIX. mendean Elorriok … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Hamabost urte transplantea ezkero

Gaurko egunez, orain 15 urte, hezur-muinaren transplantea egin zidaten Valdecillako ospitalean, Santanderren. Orduan zorte ikaragarria izan nuen, familian bertan aurkitu bainuen emailea: Fatima arreba gazteena. 2003ko uztailaren 20an Bego emaztea eta biok Valdecillako ospitalera joan ginen, Santanderrera, Fatima arreba eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Aurten 40 pelikula euskaratu ditut

2017 urte oparoa izan da niretzat euskarazko azpidatzien produkzioari dagokionez, sekula baino film gehiago euskaratu baitut. Iaz 18 itzuli banituen, aurten 40, doblea baino gehiago. Kontuan izanda aurten Open Data Euskaditik film mordoa iritsi behar zirela, denak berri-berriak, erabaki nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Victor Mora, in memoriam

Hogeitaka urte izan arte ez nuen jakin Victor Mora idazleak sortu zituela El capitán Trueno eta El Jabato komikietako gidoiak, nire haurtzaroan hainbesteko poza eman zidatenak. Niri eta beste askori, 50. hamarkadan komiki zaleak baiginen Musakola auzoko neska-mutikoak, Mondragoen, mutikoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Elurra mara-mara

Iragarrita zegoen, eta, hala ere, ezusteko atsegina izan zen Kanpazar mendatean gora gentozela elurra mara-mara ikustea. Gaueko 23:20ak ziren, eta Ormaiztegitik bueltan gentozen, han erakusketa eder bat ikusita bertako industrializazioaz. Behin lagunak agurtuta, autoan sartu ginen afrontuaren erdian. Deskarga igoten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Elizak Debagoienean bereganatutakoa

Joan den ostiralean Berria egunkariak erreportaje interesgarria ekarri zuen, bertan azalduta azken aldian Eliza katolikoak 1.612 ondasun bereganatu dituela Hego Euskal Herrian, tartean elizak, futbol-zelaiak, plazoletak, ermitak, etxeak, hilerriak, ortuak, basoak eta lursailak. 132 ondasun Debagoienean Debagoiena ez da salbuespena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Jon Salaberri Goiena Telebistan

Datorren igandean 20 urte beteko dira Jon Salaberri hil zela, HIESaren kontrako aktibista mondragoetarra. Bost egun lehenago, atzo, Goiena Telebistak opari ederra egin zion, 45 bat minutuko erreportajea eskainita. Erreportajerako Goiena Telebistak elkarrizketatu zituen hainbat pertsona, zelan edo halan harremana … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Erantzuna 1

Jon Salaberri proiektua

Bera bizi zela, sekula ez nuen berbarik egin Jon Salaberri herrikidearekin, baina publiko egin zuenean hiesduna zela eta asmoa zuela bera bezalako gaixoen alde lan egiteko, iruditu zitzaidan sekulako meritua zuela. Orain hogeita bost bat urte, bera izan zen HIESaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , , , | Erantzun