Etiketaren artxiboa: musakola

Musakola: bizitza eraikitzen gerraostean

Aurrekoan Juan Bautista anaiak lotura bat bidali zidan, Josemari Velez de Mendizabalen blogera bidali ninduena, hitz hauekin: “Gogoratzen hauekin?”. Gu jaiotako etxeetako etxe-jabeak ziren, denak Unión Cerrajera enpresako langileak. Gure aita ez zegoen argazkian, artean aita eta ama auzo bereko beste etxe batean bizi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Oroimenak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Aizkorak barkatu zidanekoa

Julen txikiak ez zuen zorterik izan. Bi urte zituela, zulo estu batean jausi zen, estu-estua eta 100 metro inguru sakon. Ramon gure laguna zaharragoa zen, nerabea. Bizikletan zihoala, jausi, eta burua kolpatu zuen. Handik ordu batzuetara, hilik geratu zen ohean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Zigarrola blues

Orain hogeita lau urte, 1989ko martxoaren 31n, seguruenik gutun gutxi geneukalako aste hartarako, eskutitz bat idatzi nuen Arrasate Press aldizkariaren 12. zenbakirako: “Zigarrola blues”. “J.A.M” izenpetu nuen, alegia, Joxe Aranzabal Mendizabal. Gutunak atentzioa eman dio beste auzokide bati, Sergio Azkarate … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Arrasate Press | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Iritsi dira sanisidroak

Bai. Berandu, baina iritsi dira. Gazte berde ginenean, sanisidroak ziren urteko egunik esanguratsuenetakoak guretzat. Batetik, Musakola auzoko jaiak zirelako, gure auzokoak, eta bestetik, eguraldi ona eginez gero, egun haietan irekitzen zelako igerileku dotorea, Union Cerrajerak Mondragoen zuena, beste askoren inbidiarako. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Ben-Hur

Zortzi bat urte izango nituen –1960 uste dut zela–, eta sekulako poza hartu nuen jakinda Mondragoeko erretoreak sarrera bana oparitu zigula San Isidroko meza-mutiloi, kalean Ben-Hur filma estreinatu berria ikusteko. Arratsalde gogoangarria izan zen. Ideal zinema jendez lepo, bertan sartu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Agur jaioterriko etxeari

Gaur goizean pasatu naizenean Mondragoeko saihesbidetik, Musakolan, begiratu egin dut gure betiko etxerantz, halako sentipen gazi-gozo batekin, dagoeneko ez baita gurea. Atzo bertan paperak egin eta saldu genuen, giltza eta guzti. Etxe horretan –Gipuzkoa etorbidea 40, 1. eskuina– igaro genituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina