Etiketaren artxiboa: komunikazioa

Google Analytics

Atzo ikastaro batean izan nintzen Gasteizen, nola atera etekinik handiena Google Analytics programari. Bost orduko saioa izan zen, Multiplica enpresako bi lagunek emanda, Araba Enpresa Digitala erakundearen babespean. Burua datuz beteta, baina gustura itzuli nintzen, Google Analytics aparta baita. Nik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Telebista ez da irratia

Atzo iluntzean Frantzia eta Espainiaren arteko futbol partida ikusi nuen. Hasieran Cuatro aukeratu nuen, Prisa taldeko telebista katea, baina hura hitz jario amaigabea! Irratikoena baino okerragoa. Tonua, gainera, patriotero nazkagarria. Halako batean, aspertu eta Alemaniako kate bat harrapatu nuen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

BBCren azken bloga

BBC hedabideak blog bat sortu du, berezia. The Editors izena du, eta berau bihurtu nahi du eztabaidarako foro BBCren inguruko gaietan. Denetik landuko dute blog berrian: hedabideek zer dakarten BBCren gainean, audientziak, jarraitzaileen iritziak, eztabaidak… BBCren gaineko guztia, hortxe.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Agur, Bertatik bertara

Nonbaiten irakurri dut, Argiaren Harian uste dut izan dela, datorren astean amaituko dela Bertatik bertara saioa ETB1en. Ia dozena bat urte egin ditu pantailan, hamaika, zehatzago izateko. Saioak aurkezle eta zuzendari bat baino gehiago izan ditu, eta berriemaile asko. Eskola … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Nola banatzen den publizitatearen dirua

Enric Pujadas Bassat Ogilvy enpresako lehendakariak hainbat arrasto eman ditu “El País”:http://tinyurl.com/nek8t digitalen egindako elkarrizketan, nola banatzen diren publizitateari eskainitako diruak: Publizitate inbertsioak banatzerakoan telebistak oraindik ere hartzen du diru horren %44, Internetek %2, zineari eskainitako ehuneko berdina; hala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

HUHEZI Tagzanian

tagzaniapasteHUHEZI (Mondragon Unibertsitatea) map – Tagzania Aprobetxaturik Tagzaniak argazkiak ere txertatzen dituela mapekin batera, egokitu egin dut HUHEZIren inguruko mapa, eta sartu dizkiot hiru argazki, berez eskegita daudenak Flickr zerbitzuan: eraikin klasikoa kanpotik ikusita, bertako klaustroa eta Dorleta eraikina. Horrekin, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Flicktion

Flickr zerbitzuak arrakasta handia izan du munduan eta, hori dela eta, jendeak gero eta arlo gehiagotan erabiltzen du. Adibidez, idazkuntza lantzeko. Hortxe duzue Flicktion. Berez, Flicktion etiketa baten izena da, baina etiketa hori darabiltenek argazkiak baliatzen dituzte fikzioa lantzeko. Irakasleek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Euriya Jurado

Protagonistas irratsaioan gertatu zen, orain urte dezente. Luis del Olmo programa zuzendariak Rocio Jurado elkarrizketatu berri zuen, hurrengo gonbidatua eseri zenean mahai biribilean, Juan Mari Bandres, senatari donostiarra. Bata sartu eta bestea irten bitartean, elkarrizketa hau gertatu zen: —Dínos, Juan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Hedabideen gezurra

Liburu bat hasi naiz irakurtzen, Inon izatekotan, Juan Luis Zabala kazetariarena, eta hor esaldi hau aurkitu dut: Hedabideek gezurra moldatzen dute, egia oinarritzat hartuta. Idazleak, gezurra oinarritzat hartuta, egia bilatzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Nire pokastinek, 68 entzule batezbeste

Euskadi Irratiak gora egin omen du audientzian, eta orain 102.000 entzule ditu, ni tartean. Poztekoa benetan. Beste maila batean, nik neuk bost pokastin egin ditut, maiatzaren 11n lehena argitaratu nuenetik. Kontuak atera ditut eta, batezbeste, 68 entzule ditut. Txarto ez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin