Etiketaren artxiboa: eta

Zehaztapena

Egun hauetan artegatasunez irakurri eta entzun dut Espainiako zenbait hedabidetan “La terrorista Inés del Río sale de prisión…”. Lerroburuok okerrak iruditu zaizkit, baina ez dut asmatu nire buruan zergatia ganoraz formulatzen. Gaur, berriz, Berria egunkariaren 15. orrialdean aurkitu dut zergatia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hedabideak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Agur ETA, betiko

ETA sortu zenean nik 6 urte nituen, mutiko bat. 59 egitekotan nago irakurri dudanean ETAk amaitutzat jo duela borroka armatua, terrorea. 2011ko urriaren 20a izango da, seguruenik, egunik esanguratsuenetako bat euskaldun askoren bizitzan, urteetan zain egon baikara noiz iritsiko ote … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Etsipena su-etenaren inguruan?

Adierazgarria da: 2006an ETAk “su-eten iraunkorra” iragarri zuenean, Sustatun 9 erantzun izan zituen berriak. 2010ean, ETAk esan duenean “ekintza armaturik ez burutzeko erabakia hartu duela”, Sustatun bertan erantzun bakarra agertu da. Aitzitik, albistearen inguruko informazioek erantzun gehiago izan dituzte hedabide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

ETAren itzulera

ETAk bost hilabete luze darama atentaturik egin barik. PSOE, berriz, noraezean dabil, krisi ekonomikoa ezin gaizkiago kudeatzen, eta gero eta atzerago inkestetan. Testuinguru horretan, eta Detroiteko atentatu-ahaleginaren uberan, Rubalcaba plazaratu zaigu esanez ETA prestatzen ari dela ekintza bortzitzen bat. Zer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 13 iruzkin

Eta zer dio Korrikak berak?

Eman du zeresana, bai, igandean hemen bertan idatzi nuen artikuluak —Korrika eta ETAren presoak. Beste behin, elkarrizketa sortu da Interneten, blog honetan eta Twitter-en, eta bertan parte hartu dugu euskaltzale talde batek, bi ikuspegi nagusirekin: batzuek Korrika euskararen aldeko aldarrikapen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 14 iruzkin

Korrika eta ETAko presoak

Ikusi dudanean gaurko Berria egunkariaren azala zur eta lur geratu naiz, bertako argazki handiari begira. Argazkian agertzen dira korrikalariak Iruñeko alde zaharra zeharkatzen, Korrikaren pankarta aldean daramatela, eta lerro bat atzerago, dozenatik gora pertsona beste horrenbeste argazki handi eramaten, ETAko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 45 iruzkin

ETAri, bere 50. urteurrenean

ETA erakunde armatuak 50 urte egin ditu, mende erdia. Sortu zenean nik 6 urte nituen, mutiko bat artean. Ia bizitza oso bat pasata, neure egiten ditut Xabier Lete idazleak atzo Berria egunkarian ETAri esandakoak: Zuen taldea sortu zenean nik 15 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Elkartasuna EITBko langileekin

Azken orduetan urrun samar ibili naiz Farotik. Hala eta guztiz ere —Twitter-en eta Facebook-en egin nuen bezala—, hemen ere garbi adierazi nahi diet nire elkartasuna EITBko guztiei. Animo, eta segi aurrera, zentzugabekeriak ezin izango du-eta isildu zuen ahotsa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Euskara eta indarkeria

Inork pentsatzen badu ETAk mesede egiten diola euskarari bere komunikatuak euskaraz egiten dituelako, pentsa dezala birritan. Hizkuntzei buruz hitz egiten dugunean, pertsonen gainean ari gara hitz egiten, pertsona horien jardueraren alor batez. Pertsona horiek izugarrikeriak egiten badituzte, gorrotatu egingo ditugu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 11 iruzkin

Nekatuta nago

Pozik irten nintzen Erasmus ikasleekin izandako bazkaritik, eurak ere oso pozik ari direlako gure fakultatean eta Euskal Herrian oro har. Handik puntuko, berriz, Aitorrek esan zidan: “Badakizu?”. Kito. ETAk beste pertsona bat hil du, ustez, oraingoan Azpeitian. AHTren aitzakian aukeratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1