ETAren itzulera

ETAk bost hilabete luze darama atentaturik egin barik. PSOE, berriz, noraezean dabil, krisi ekonomikoa ezin gaizkiago kudeatzen, eta gero eta atzerago inkestetan. Testuinguru horretan, eta Detroiteko atentatu-ahaleginaren uberan, Rubalcaba plazaratu zaigu esanez ETA prestatzen ari dela ekintza bortzitzen bat.

Zer dela-eta premia hori ETA gaurkotasunaren lehen mailan jartzeko? Larunbatean, Al Qaedaz ari zela, Manuel Castells soziologoak eman zidan argi apur bat La Vanguardian idatzitako artikulu batean: El retorno de Al Qaeda. Bertan, egileak galdera egiten zuen nondik zetorkion Al Qaedari ahalmena halako izua eragiteko, kontuan hartuta 2001a ezkero sekulako egurra jaso duela han eta hemen. Erantzunak balio lezake berdin-berdin ETAri aplikatuta:

  • Parte de la respuesta, como he documentado en mi reciente libro Comunicación y poder, proviene del interés mediático y político de activar en nuestras mentes la emoción más primaria, el miedo a la muerte, para condicionar nuestro comportamiento. Los medios porque venden y los políticos porque así nos domestican.

Gaia gurera ekarrita, badirudi baten batek interesa duela beldurraren garra pizteko gure baitan, hori piztuta, errazagoa izango delakoan justifikatzea zenbait erabaki, bestela zailak justifikatzen, hala nola espetxean eustea ezker abertzaleko zenbait jende, hain justu indarkeria alde batera utzi eta bide politikoa aldarrikatzen ari dena.

Esango nuke zenbaitek adostu dutela gurte etorkizun hurbila: behin Eusko Jaurlaritzatik egotzita, abertzaleei kendu egin behar zaie boterea bai diputazioetan eta baita udal handienetan ere. Horretarako, partiduen legea indarrean egon behar da, ETA lanean, eta ezker abertzalea, mutu. Eta ETA ez bada mugitzen, jokatu mugitzen ariko balitz bezala, ekintza bortitzen bat prestatzen balebil moduan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

13 Responses to ETAren itzulera

  1. egilea: jolaus

    Nik ez dut irakurri Castells-en artikulua baina atzo Michael Moore-en “Farenheit 9/11” filma ikusteko aukera izan nuen eta zure burutazio berdinak izan nituen. Bertan, Bush-en gobernuak biztanleriaren aurka beldurraren arma nola erabili zuen bere alderdiaren interes politiko eta ekonomikoen mesedean azaltzen da.

    Izen eta aurpegi batzuk aldatuta, erraz estrapola daiteke Moore-ek egiten duen analisia gurera.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Dokumentala hasita zegoela hasi ginen gu ikusten, erdi partean-edo. Hala ere, antzematen zen, bai, Bushek-eta zelan erabili zuten beldurra beste helburu batzuk lortzeko.

  3. egilea: birasuegi

    Kaxo Joxe, erabat ados komentatzen duzunarekin. Ni oraintxe hasia naiz Castells-en liburuarekin, eta zerrendan daukat Naomi Klein-en La Doctrina Shock, ain juxtu gai hau lantzen duena.
    http://es.wikipedia.org/wiki/La_doctrina_del_shock

  4. egilea: Mikel

    Harrituta nago, niri ere ideia berak ari zintzaizkidalako burutik La2en dokumentaia ikusi bitartean eta askotan zuzenak dira erantzun sinpleenak. Hadi gabiltzan bada hurrengo kapitulutan beldurraren hipotesia baieztatzen den.

    Bide batez aipatzekoa zela La2 eta Etb1 bihurtu diren aldika uharte. Lurreko telebista digital honetako eskaintza izan zitekeen ongi lurpekoa edo itsasoan ondoratua. Gozatu ditut benetan “Redes” eta “Zai zoi bele” gaurkoan. Beti iruditu zait bohemio eta progre hau zioena. 

  5. egilea: Josi

    Ados nago zurekin Joxe. Baina…
    Mamuekin umeak beldurtzea erreza da. Aldiz helduek beste “oreka bat” daukagula esan daiteke, ezta?
    Nik egia esan, ez dut inoren beldurrik sentitu nahi:
    * ez agintean daudenen aldetik, izututa eta paralizaturik bizi gaitezen
    * ezta betirako armak uzten ez duten horiena.
    IRTENBIDE BAT?
    Bost hilabete atentaturik gabe pasatu ondoren, shock berriren bat bizi/itxaron beharko dugu erakunde armatuaren aldetik? Betirako armak utziko dituztela iragarriko balute lasaiago ez ginateke biziko?
    Herritar askok eskertuko genuke bake hori; eta shokari aurre egiteko patxara gehiago izan ere… nire uste apalean.

  6. egilea: Joxe Aranzabal

    Zuk bezala, Josi, nik ere ez dut sentitu nahi inoren beldurrik, ez agintearena, ez eta ETArena ere. Halaber, uste dut ETA soberan dagoela, herri honek dituen arazoak bide politikoetatik bidera daitezkeela.

    Umeak, bestalde, ez dira bakarrak mamuen aurrean beldurtzen. Helduok ere gure mamuak ditugu, eta aginteak horiek manipulatzen ditu zenbait helburu lortzeko.

  7. egilea: Susana

    Joxe, nola esan dezakezu ETA soberan dagoela? Ez al zabiltzate ba, orain zuek ere ETAri begira? Gero esaten duzu “herri honek dituen arazoak bide politikoetatik bideratu behar direla”. Noski baietz! ETAk berak ere hori esaten eta aldarrikatzen dihardu aspaldian. Borroka armatua praktikara eramatean, eta hau bere gain hartzen duenean ere, gauza bera esaten du: aktibitate hori gatazkaren ondorio dela… Eta zuek ere hori badakizue… Kontua da herri honen zati bati ez zaiola politika egiten uzten, eta beste batzuek ez dutela hau ikusi nahi… Zer da ETA ba, gatazka politiko baten ondorio baizik?

  8. egilea: Joxe Aranzabal

    Bai, Susana, ETA soberan dago: borroka armatua, indarkeria, terrorismoa, bahiketak, bonbak, mehatxuak… ETAk bide politikoak aldarrikatzen baditu, desager dadila eta utz diezaiola bidea libre ezker abertzaleari, honek politika egin dezan, Anaia Handiaren babesik gabe.

  9. egilea: Susana

    Bai zera! zuk esaten duzulako egongo da soberan, ezta? Ez al da ba bera herri honen parte? Azken hamarkadetan gatazka politikoagatik bizitza emateraino prestutasuna erakutsi izan dutenak ETAko militanteak izan dira. Ez inongo politikaririk, ez zuk eta ez nik, inork ez du eman bere bizia arazo honen konponbideagatik. Beraiek bai! Errespetu handiz esaten dizut, Joxe: Ez hartu telebistako esatarien maila, mesedez. Ezker Abertzaleak “Anaia Handiaren” babesean jarduten duela esaten duzunean “dena ETA dela” esaten hari zara.

  10. egilea: oxel

    Estatuaren estrategia agerikoa da eta zantzu guztien arabera gero eta gehiago gara ezkerrekoak eta abertzaleak ez gaudenak prest “Anai handiari” men egiteko. Egin dezala Batasunak hausnarketa. Estatuak gatazka estrategia politiko-militarra eta bere artean gura du, eta parametroak aldatu behar ditugu. Kontua da parametroak aldatzeak ETAren desgerpena dakarrela eta zaildu egiten duela aro berrirako bidea denek egitea. Hortxe dago koska posible den edo ez bidea denek egitea. Bitartean eutsi diezaiogun itxaropenari Batasunaren hausnarketak dirauen bitartean eta jarraitu dezagun bultzatzen aro berriaren aukera.

  11. egilea: Susana

    Oxel, zuk ere ETAri “Anaia Handia” deitzen al diozu, Joxek bezala? Nik ETAri, ETA deitzen diot. Esaten duzu, estatu espainiarra, gatazka hau estrategia politiko-militarrean mantentzearen aldekoa dela. Nik ez dut hori eztabaidatuko, baiezkoan nagoelako. Baina ez dut esaten gatazka hau termino hauetan dagoen bitartean, zu soberan zaudenik. Beraz ez esan gatazkaren parametroak aldatzen badira, inor soberan dagoenik. Estatuak herri batekin du arazo politikoa, gure herriarekin. Eta ETA Euskal Herriaren gatazkaren aurrean sortutako ondorio bat da, batzuek nahi ala ez. Beraz guztiok daukagu zer esana, denok egin beharko dugu askapen prozesu horretan bide. Ez da zilegi inoren desagerpena eskatzea. Desagertu behar dena herri honek jasaten duen inposaketa da.

  12. egilea: oxel

    Desagertzeko prest nengoke. Sinesten dudalako ezker abertzale politikoan, batzuk eta besteok bidelagun eginda. ETAri ez moduan, herritarrek babesa ematen digute hauteskundez hauteskunde batzuri eta besteei.

    Babesik gabe desagerpena dator. ETAren desagerpenak lagunduko luke ezker abertzale politikoaren eraikuntzan. ETAk jarraitzea gura duela, egin dezagun bidea zain egoteka.

    Estatuaren inposaketa eta hankerkeriak hor daude eta gura nuke desagertzea. Gaur egun ETAk lagundu egiten dio estatuari daramen estrategian eta kalte etxekooi.

  13. egilea: Susana

    “ETAri ez moduan, herritarrek babesa ematen digute
    hauteskundez hauteskunde batzuri eta besteei.”
    Noiztik eman dakioke babesa ETAri
    hauteskundetan, Oxel? Ni ez naiz politikoa, ezta nahi ere. Baina benetan zuk ez
    duzula politikarako balio. ETA ez da alderdi politiko bat, eta ez da
    hauteskundetara aurkezten. Hala ere hauteskundetan egongo balitz, zer uste duzu,
    zuek baino babes gutxiago edukiko lukeela, edo? Inuxentea zu. Ez esan babesik
    gabe desagerpena datorrela, ze martxa honetan zuek desagertuko zineten ETA
    baino lehenago…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude